Rugby Pro D2

Rugby Pro D2
Antolatzailea Ligue Nationale de Rugby
Sorrera 2000
Eremua  Frantzia
Taldeak 16
Maila 2
Igoera Top 14
Jaitsiera Nationale
Garaipen gehien Frantzia Lyon (3)
Txapelduna Frantzia Oyonnax (2022-23)
Webgunea www.lnr.fr

Rugby Pro D2 Frantziako errugbi txapelketaren bigarren maila da, Top 14 Ligaren azpian dagoena. 2000 urtean abiatu zen.

Egitura

Frantziako 16 taldek hartzen dute parte txapelketa honetan eta 30 partida jokatzen dituzte elkarren artean. Pro D2 ligako txapeldunak zuzenean lortzen du igoera eta 2 eta 5. postuen artean daudenek igotzeko bigarren postu baten bila play-offak jokatzen dituzte. Azken bi taldeek maila galdu eta Fédérale 1 (3. maila) liga amateurrera jeisten dira.

2017-18 denboraldian aldaketa izan zen. Ordutik aurrera lehenengo sei sailkatuek garaipenerako play-offak jokatzen dituzte. Irabazleak Top 14-rako igoera lortzen du eta finalistak play-offa jokatzen du Top-14ko azken aurrekoarekin.

Palmaresa

Urtea Txapelduna Play-off irabazlea Euskaldunak
2000-01 Montauban - ?
2001-02 Stade montois Grenoble 9. Aviron Bayonnais
2002-03 Montpellier Brive 6. Aviron Bayonnais
2003-04 Auch Aviron Bayonnais 2. Aviron Bayonnais
2004-05 Toulon - -
2005-06 Stade montois Albi -
2006-07 Auch Dax -
2007-08 Toulon Stade montois -
2008-09 Racing 92 Albi -
2009-10 Agen Stade Rochelais -
2010-11 Lyon Bordeaux Bègles -
2011-12 Grenoble Stade montois -
2012-13 Oyonnax Brive -
2013-14 Lyon Stade Rochelais -
2014-15 Pabe Agen 7. Biarritz Olympique
2015-16 Lyon Aviron Bayonnais 2. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique
2016-17 Oyonnax Agen 5. Biarritz Olympique
Urtea Txapelduna Finalista Euskaldunak (fase erregularrean)
2017-18 Perpignan Grenoble 6. Biarritz Olympique, 8. Aviron Bayonnais
2018-19 Aviron Bayonnais [1] CA Brive 3. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique
2019-20¹ txapeldunik ez[2]
2020-21 Perpignan Biarritz Olympique [3] 3. Biarritz Olympique
2021-22 Aviron Bayonnais [4] Stade montois 2. Aviron Bayonnais
2022-23 Oyonnax Grenoble 11. Biarritz Olympique
  • ¹ COVID-19 pandemiaren eraginez txapelketa bertan behera gelditu zen. Ez zen txapeldunik izendatu eta ez zen jeitsiera eta igoerarik izan.

Euskal taldeak 2022-23 denboraldian

Taldea Estadioa Entrenatzaileak
         Biarritz Olympique Agilera kiroldegia Zeelanda Berria Matthew Clarkin

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «CHAMPIONS DE PROD2 !» Aviron Bayonnais Rugby Pro (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) Revista22. (2020-04-03). «Francia blinda el Top 14 y ProD2: sin ascensos ni descensos, mantiene a los 30 clubes» Veintidós (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  3. «Biarritz Olympique Top14ra igo da maila galdu duen Baionaren kontura» EITB 2021-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. Berria. «Baiona Top14ra itzuli da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5904
  • Commonscat Multimedia: Pro D2 / Q5904

  • Wd Datuak: Q5904
  • Commonscat Multimedia: Pro D2 / Q5904
  • i
  • e
  • a
Errugbi txapelketak
Selekzioen artekoak
---------------
Klubak: Europako txapelketak
---------------
Klubak: Liga nagusiak
---------------
Klubak: Frantzia eta Espainia
---------------
Klubak: Euskal Herria