Bultza Liga

Bultza Liga
Antolatzailea Euskadiko Errugbi Federazioa
Sorrera 2017
Eremua Euskal Herria Euskal Herria
Taldeak 5
Txapelduna ez da txapeldunik izendatzen

Bultza Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi inklusiboko txapelketa da. Ez da txapeldunik ezartzen, ez jardunaldietan ez eta Ligaren amaieran ere.

Historia

Hainbat urte dira euskal taldeak errugbi inklusiboa lantzen hasi zirena. 2017an Munduko Txapelketa jokatu zen Gasteizen[1] eta urte berean hasi zen Bultza Liga jokatzen. Gaur egun (2023) bost taldek osatzen dute ligahamar jardunadi egiten dituzte[2]. Hurrengo urteetan kopurua handituko delakoan daude.

Arauak

Hona hemen Euskadiko Errugbi Federazioak finkatu dituen arauak:[3]

  • Talde bakoitzean parte hartu dezaketenak 23 jokalari dira gehienez, eta aldaketan nahi haina egin daitezke.
  • Lehenengo zatiak 30 minutu irauten ditu eta bigarrenaren iraupena epaile eta taldeetako arduradunen artean erabakitzen da.
  • Melerik ez da errepikatzen. hala tokatzen denetan epaileak zigor kolpea agintzen du.
  • Orpokatzailea esperientziadun jokalari bat da.
  • Touche-tan ezin da lehiarik izan airean. Altxatzen diren jokalariak esperientziadunak dira.
  • Plakajeak gerritik behera egin daitzeke soilik eta plakatzerakoan jokalari biak doaz lurrera.

Errugbi taldeak

Bultza Ligan

2022-23 Ligako partaideak:[4]

  •          Getxo Rugby Taldea
  •          Universitario Bilbao Rugby
  •          Hernani Rugby Elkartea
  •          Gaztedi Rugby Taldea
  •          Iruña Rugby Club

Errugbi inklusiboa

Bultza Ligan parte hartzen duten taldeez gain beste batzuek ere lantzen dute errugbi inklusiboa.

  •          Arrasate Rugby Taldea
  •          Txingudi Errugbi Taldea

Erreferentziak

  1. Torner, Jon. (2017-08-21). «Errugbi Inklusiboaren Nazioarteko Txapelketan, emakumeentzako lekurik ez» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. Alzelai, Urko Iridoy. (2023-10-28). ««Errugbi inklusiboari esker, edonork goza dezake gure kirolaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) Revista22. (2021-11-10). «La Federación Vasca impulsa la Liga Bultza de rugby inclusivo» Veintidós (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. HCRE. (2022-10-19). «HCRE Bultza Liga hasteko prest» Hernani CRE (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116205544
  • Wd Datuak: Q116205544
  • i
  • e
  • a
Errugbi txapelketak
Selekzioen artekoak
Mundu mailan: Munduko Txapelketa (giz., emak.) • Olinpiar Jokoak (giz., emak.)
Kontinente mailan: Sei Nazioak (giz., emak.) • Rugby Championship
Europako Nazioak (giz., emak.) • Ozeano Bareko Nazioak • Asiako Txapelketa (giz., emak.) • Amerikako Nazioak • Afrikako Kopa
---------------
Klubak: Europako txapelketak
---------------
Klubak: Liga nagusiak
---------------
Klubak: Frantzia eta Espainia
---------------
Klubak: Euskal Herria
Euskal Errugbi Liga • Bultza Liga