Victor Loret

Victor Loret

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictor Clément Georges Philippe Loret
JaiotzaParis, 1859ko irailaren 1a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
Heriotza7th arrondissement of Lyon (en) Itzuli, 1946ko otsailaren 3a (86 urte)
Familia
AitaClément Loret
Hezkuntza
HeziketaÉcole pratique des hautes études
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, arkeologoa, antropologoa, egiptologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta necropolis scholar (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Lyongo unibertsitatea
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres

Victor Loret (1859ko irailak 1-1946ko otsailak 3) frantziar egiptologo eta naturalista bat izan zen.

Biografia

Egiptologia Parisko École pratique des hautes étudesen ikasi zuen Gaston Masperorekin. 1881ean Egiptora bidaiatu zuen, Kairorako Frantziar Arkeologia Misioko lehen ikertzaileetako bat izan zelarik.

1883an Tebasn Eugène Leféburerekin lan egin zuen zenbait hilobiren apaindura eta idazkunen azterketan, itxuraz, hau izan zelarik Erregeen Haranarekin izan zuen lehen kontaktua. 1897an Antigoalekotasunen Zerbitzuko nagusi bihurtu zen, eta 1898an Amenofis II.aren hilobia aurkitu zuen, KV35a.

Gainera, Loretek aurkitu edo industu zituen Erregeen Haraneko honako hilobi hauek: KV32, KV33, KV34, KV35, KV36, KV38, KV40, KV41 eta KV42.

Bere ikasleak Pierre Montet, Charles Kuentz, Henri Gauthier, Eugene Devaud eta Alexandre Varille izan ziren, ondoren egiptologo ospetsuak izango zirenak.

Hil ondoren, bere liburutegia eta argazkiak Lyongo Unibertsitatean utzi ziren, eta bere ohar filologikoak gaur egun Institute de Francen dago, Parisen, alabaina, bere fitxategi gehienak bere ikaslerik gogokoenetako bat zen Alexandre Varillen eskuetan amaitu zuten. Honen heriotzaren ondoren, 1951n gertatu zena, bere familiak saldu zituen, eta 2002an Milango Unibertsitateak erostea lortu zituen.

Lanak

  • L'Égypte aux temps des pharaons, 1898
  • Le tombeau d'Aménophis II et la cachette royale de Biban el-Molouk, n°3, pp.98-112, BIE, Kairo, 1899
  • Le tombeau de Thoutmès III à Biban el-Molouk, n°3, pp.91-97, BIE, Kairo, 1899
  • L'oryx dans l'ancienne Égypte, étude sur le nom égyptien de l'oryx (A. Bonnetekin), H. Georg, Lyon, 1908

Ohoreak

Eponimoak

Laburdura

V. Loret laburdura Victor Loret landareen sailkapen zientifikoan autoritate bezala adierazteko erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. Bot. Jahrb. Syst. 50(2-3, Beibl. 111): 4. 1913 (IK)
  2. Fl. France [Rouy & Foucaud] 13: 52. 1912 (IK)
  3. Quatre Fl. France 663 1937 (IK)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q552436
  • Commonscat Multimedia: Victor Loret / Q552436

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 37042085
  • ISNI: 0000000121006901
  • BNE: XX1392687
  • BNF: 127413952 (data)
  • GND: 117216801
  • LCCN: n87151745
  • NKC: mzk2014828223
  • SNAC: w6dc89nm
  • SUDOC: 085712140
  • ULAN: 500276949
  • IPNI: 5755-1
  • Léonore: 19800035/268/35897
  • Open Library: OL134695A
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 174844
  • Wd Datuak: Q552436
  • Commonscat Multimedia: Victor Loret / Q552436