Tuesta

Tuesta
 Euskal Herria
Jasokundeko Andre Mariaren eliza erromanikoaren xehetasuna.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′35″N 3°01′29″W / 42.80972°N 3.02472°W / 42.80972; -3.02472
Demografia

Tuesta Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubeako udalerrikoa, Añanako kuadrillakoa. 2007ko erroldan, 80 biztanle zituen.

Demografia

Tuestako bilakaera demografikoa, XXI. mendean
Datu-iturria: Espainiako Estatistika Erakundea[1]

Ekonomia

Herrian industrialde bat dago, 12 hektareakoa, La Dehesa izenekoa.

Tomate hidroponikoen berotegi erraldoiaren proiektua

2018an, Tuestako 20 hektareako lursail batean 6 hektareako berotegi handi bat jartzeko proiektua iragarri zuten Cultivos Hispalus multinazionalak (Almeria, Espainia), Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Tomate hazkuntza hidroponikoa egitea da asmoa, eta horretarako energia eta ur ugari beharko ditu (berotegia gas naturala errez berotuko dute); horregatik, eta diru publikoarekin tokiko ekoizle txikiei konpetentzia egingo zielakoan, proiektu horren aurka agertu zen hasieratik Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua. Gaubeako udalbatzan, gehiengoa proiektuaren alde agertu zen, eta aurrera atera zen.[2][3][4][5] Eroski arduratuko litzateke hor ekoitzitako tomateak merkaturatzeaz.

2019an, proiektuaren sustatzaileek iragarri zuten 2020an berotegia tomateak ekoizten ariko zela jada, 60 lanpostu sortuko zirela, eta hasierako 6 hektarea horiez gainera agian gehiago ere jarriko zituztela gerora.[6]

2021ean, iragarri zuten 2022ko irailean hasiko zirela tomateak merkaturatzen, eta 50 pertsonari ikastaroak ematen hasi ziren, berotegian lanean has zitezen.[7]

2022an, proiektuaren sustatzaileek adierazi zuten proiektua geldirik dagoela oraingoz. Horren arrazoia altzairuaren garestitzea zela esan zuten lehenik;[8] gero, ordea, uraren, argindarraren eta gasaren garestitzeagatik zela adierazi zuten.[9]

2023an, berotegi erraldoiaren proiektura bideratutako dirulaguntza publikoak 4,7 milioi euro ziren dagoeneko: 4,2 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak emanak; eta 0,5 milioi euro, Arabako Foru Aldundiak.[10]

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza Añana • Tuesta • EspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Ondasun nabarmenak

  • Jasokundeko Andra Mariren eliza erromanikoa, XIII. mendean eraikia. Euskal Kulturaren Ondasuneko Monumentu gisa izendatua dago. Aipagarria da atari nagusia, batez ere[11].
  • Elizaren barrualdea
    Elizaren barrualdea
  • Kanpandorrea
    Kanpandorrea
  • Absidea
  • Absideko leihoetako aurpegiak
    Absideko leihoetako aurpegiak
  • Absideko aurpegiak
    Absideko aurpegiak
  • Absideko animaliak
    Absideko animaliak
  • Ataria
    Ataria
  • Arkiboltetako irudiak
    Arkiboltetako irudiak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Espainiako Estatistika Erakundea. «Nomenclátor: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional» INE.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  2. «Tomate hidroponikoetarako sei hektareako ustiapena jarri asmo dute Tuestan - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  3. «Tomate hidroponikoen proiektua gelditzea baztertu du Gaubeako alkateak - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  4. «Gaubeako makroproiektua: tomateak urte osoan jatearen albo kalteak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  5. «"Jakina da Gaubeako negutegia ez dela ekonomikoki bideragarria" - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  6. «2020an iritsiko dira Gaubeako tomate hidroponikoak - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  7. (Gaztelaniaz) Pérez, Pablo José. (2021-12-30). «Los primeros tomates de Tuesta estarán en la calle en septiembre» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  8. (Gaztelaniaz) «El precio del acero retrasa la apertura de los 'macroinvernaderos' de tomates en Tuesta» El Correo 2022-07-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  9. «Gaubeako tomate negutegiaren proiektua gelditu egin dute - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  10. «Hemen tomatea dago: 4.736.224 euro proiektu bideraezin baterako» Alea.eus 2023-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  11. Monumentu-izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Tuestako elizako frisoari buruzko artikulua euskomedia.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Tuestako elizako informazioa eta argazkiak arteguias.com webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3541873
  • Commonscat Multimedia: Tuesta / Q3541873

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4805147373420741580006
  • Lekuak
  • OSM: 7411849
  • TGN: 7300149
  • INE: 01055002500
  • Wd Datuak: Q3541873
  • Commonscat Multimedia: Tuesta / Q3541873


Gaubeako herriak

Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • CorroEspejoFresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • KarkamuMiomaNograro • Osma • PinedoQuejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri GaubeaValderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • ValluercaVillamaderne (Bellojín) • Villanañe


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.