Tomás Ó Criomhthain

Tomás Ó Criomhthain

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBlasket uharteak, 1855
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Irlandako Estatu Askea
Lehen hizkuntzaIrlandako gaelera
HeriotzaBlasket uharteak, 1937ko martxoaren 7a (81/82 urte)
Familia
AitaDonal O'Crohan
Amawife of Donal O'Crohan
Ezkontidea(k)Máire Ní Chatháin (en) Itzuli  (1878 -  ezezaguna)
Seme-alabak
ikusi
  • Sean O'Crohan (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Pats O'Crohan (en) Itzuli
    Maura O'Crohan (en) Itzuli
    Kate O'Crohan (en) Itzuli
    Eileen O'Crohan (en) Itzuli
    Nora O'Crohan (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, nekazaria, eguneroko-idazlea eta idazlea
Lantokia(k)Blasket uharteak
Lan nabarmenak
ikusi
  • An t-Oileánach (en) Itzuli
    Allagar na h-Inise (en) Itzuli

Tomás Ó Criomhthain, ingelesez Thomas O'Crohan izenez itzulia (1856ko abenduaren 21a, Blasket uharteak, Kerryko konderria – 1937ko martxoaren 7a, Irlandako Errepublika) irlandar idazle bat izan zen. Bere ama hizkuntza irlandera izan zen eta bere eleberri eta idatziak hizkuntza horretan idatzi eta argitaratu ziten, gerora ingelessera itzuliak izan zirelarik.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Killarney udalerriko Brian Ó Ceallaigh-ek bultzaturik egunkari bat idazten hasi zen. Ó Ceallaighek Maxim Gorky eta Pierre Loti idazleen eleberriak erakutsi zizkion, haietan arrantzaleen eguneroko gora beherak agertzen zirelarik, hauek Ó Criomhthainentzat inspirazio iturri izan ziren. Ó Criomhthainek Ceallaighiri bost urtez egunero irlanderaz gutunak idatzi zizkio, harek Pádraig Ó Siochfhradha idazle eta irakasleari bidali eta azken honek argitaratu egin zituen. Ó Ceallaighek Ó Criomhthaini bere bizitzari buruzko eleberria idatzi zezan bultzarazi zuen, honela An t-Oileánach eleberria idatzi zuen.

Bi eleberri idatzi zituen: Allagar na h-Inise ("Uharteko Esamesak"), 1918-1923 bitartean idatzia eta 1928an argitaratua, eta An t-Oileánach ("Uhartearra"), 1923an amaitua eta 1929an argitaratua. Bi eleberri hauek garai bateko Blasket uharteetako bizimodua deskribatzen dute, hau itsasoari oso latza izateaz gain itsasoari lotua zegoelarik.

Iruditegia

  • Ó Criomhthainen omenezko zigilua.
    Ó Criomhthainen omenezko zigilua.
  • Ó Criomhthain 1929. urte aurretik.
    Ó Criomhthain 1929. urte aurretik.
  • Ó Criomhthainek marraztutako Blasket uharteen mapa.
    Ó Criomhthainek marraztutako Blasket uharteen mapa.
  • An t-Oileánach liburuaren azala.
    An t-Oileánach liburuaren azala.

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Ó Criomhthain Aldatu lotura Wikidatan
  • Tomás Ó Criomhthain idazleari buruzko argibidea (Ingelesez)
  • i
  • e
  • a
UharteakBiztanleak
Tomás Ó Criomhthain • Muiris Ó Súilleabháin • Peig Sayers
Irlandako uharteak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q724794
  • Commonscat Multimedia: Tomás Ó Criomhthain / Q724794

  • Wd Datuak: Q724794
  • Commonscat Multimedia: Tomás Ó Criomhthain / Q724794