Tawfiq al-Hakim

Tawfiq al-Hakim

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAlexandria, 1898ko urriaren 9a
Herrialdea Egipto
HeriotzaKairo, 1987ko uztailaren 26a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, antzerkigilea, eleberrigilea eta gidoilaria
InfluentziakTaha Hussein
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm4455043 Edit the value on Wikidata

Tawfiq al-Hakim edo Tawfik el-Hakim (egiptoar arabieraz: توفيق الحكيم‎Tawfīq el-Ḥakīm; Alexandria, 1898ko urriaren 9a - Kairo, 1987ko uztailaren 26a) egiptoar idazlea izan zen. Arazo politiko-sozialak erabili zituen bere eleberrietako gai gisa: Kanpainako lege-arduradun baten egunkaria (1937). Antzerkigile oparoa zen; mito klasikoak, Mila eta bat gau eta tradizioa zituen inspirazio-iturri, eta sinbolismoz beteriko molde errealistez janzten zituen bere obrak: Xerezade (1934), Edipo Errege (1939), Pigmalion (1942), Sultanaren dilema (1960), Egun batean esan nuen (1970). XX. mendeko antzerkigile egiptoarretan seinalatuena izan da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2019161
  • Commonscat Multimedia: Tawfiq Al-Hakim / Q2019161

  • Wd Datuak: Q2019161
  • Commonscat Multimedia: Tawfiq Al-Hakim / Q2019161