Supersumendi

Munduko supersumendien mapa.

Supersumendia 8 magnitudeko erupzioa izan duen sumendi handi bat da. Magnitude hori da VEI eskalako handiena. Horrek esan nahi du erupzioaren jalkinen bolumena 1.000 kilometro kubotik gorakoa dela. Erupzio bortitz horiek urte askoan aldaraz ditzakete bai inguruko paisaia, bai mundu osoko klima. Supersumendi izena BBCko Horizon telesailak sortu zuen, erupzio mota hau deskribatzeko.

Sumendi bat sortzen da, barruan duen magma ganbara lurrazaletik irteten denean hutsune batez baliatuz. Hori gertatzean, bere inguruan, egitura berri bat sortzen da, itsura konikoa duena.[1] Supersumendien kasuan, magma ganbara ohikoa baino askoz handiagoa da. Edozein unetan apurtu dezake lurrazala, eta kanpora atera energia kantitate handia askatuz modu oso bortitzean. Adituek diotenez, supersumendi hauen sorrera oso arraroa da (gutxi gorabehera, 100.000 urtez behin).

Supersumendi baten erupzioa baino lehen, badira zenbait sintoma: lurrikara indartsuak eta lurrazalaren deformazio azkarrak.[2]

Egitura berezi hauek plaka tektonikoen muga konbergente kokatzen dira nagusiki. Muga mota horretan, plaka bat bestearen azpian sartzen da. Plaken arteko puntu beroek ere sortzen dituzte supersumendiak.

Sumendi-leherkortasunaren indizea

Sumendiek askatutako material bolumena VEI eskalan

Sumendi-leherkortasunaren indizea (ingelesez: Volcanic Explosivity Index, VEI) 8 magnitude dituen eskala bat da, non erupzio bolkaniko baten indarra adierazten den. Jarduera bolkanikoaren faktore neurgarri batzuen araberako eskala da, 0-tik 8-ra doana. Supersumendiak 8 magnitudekoak dira, baina 7-koak ere erupzio itzelak dira.

VEI Sailkapena Deskribapena Garaiera Askatutako material bolumena Aldizkakotasuna
0 Hawaiiar erupzioa Samurra < 100 m > 10.000 m³ Jarraitua
1 Stromboliar erupzioa Leuna 100 m – 1 km > 10.000 m³ Egunero
2 Stromboliar/vulcanotar erupzioa Leherkorra 1–5 km > 1.000.000 m³ Hamabost egunean behin
3 Vulcanotar erupzioa Katastrofikoa 3–15 km > 10.000.000 m³ 3 hilabetean behin
4 Vulcanotar/pliniar erupzioa Kataklismozkoa > 10 km > 0,1 km³ 18 hilabetean behin
5 Pliniarra Paroxistikoa > 10 km > 1 km³ 12 urtean behin
6 Pliniarra/ultrapliniarra Kolosala > 20 km > 10 km³ 50–100 urtean behin
7 Ultrapliniarra Superkolosala > 20 km > 100 km³ 500–1000 urtean behin
8 Ultrapliniarra Megakolosala > 20 km > 1.000 km³ > 50.000 urtean behin

Supersumendien zerrenda

  • Long Valleyko galdara, Kalifornia, AEB: Kaliforniako estatuaren ekialdean dago eta soilik Yellowstonek gainditzen du. Bere azken erupzioa duela 760.000 urte izan zen, 2.000 aldiz handiago izan zen Saint Helens-rena baino.[3]
  • Valles galdara, Mexiko Berria, AEB: Mexiko Berriko estatuaren iparraldean dago eta bere azken erupzioa duela 50.000 urte baino gehiago gertatu zen; bere ondorioak Iowan nabaritu ziren.[3]
  • Toba aintzira, Sumatra, Indonesia: Yellowstone baino handiagoa da eta bere azken erupzioa duela 74.000 urte izan zen, Saint Helens-rena baino 5.000 aldiz handiagoa izan zen.[3]
  • Taupo sumendia, Ipar Uhartea, Zeelanda Berria: soilik aintzira erraldoi bat ikusten da, duela 26.500 urte gertatu zen erupzioak sortua. Supersumendi horrek jarduera bolkanikoa du.[3]
  • Aira galdara, Kyushu, Japonia: Oraindik bizirik dago eta lurrikarak sortzen ditu, Sakurajima sumendia oraindik aktibo dago.[3]
  • Yellowstoneko galdara, Wyoming, AEB: munduko kalderarik handiena da. Bere azken erupzioa duela 70.000 izan zen. Yellowstoneko jarduera bolkanikoa duela 2 milioi urte baino lehenago hasi zen, eta lehen erupzioa duela 2,1 milioi urte izan zuen.[2]

Ezagutzen diren erupzioak

IEV-8 erupzioak

VEI-8 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

IEV-7 erupzioak

VEI-7 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

Lurralde igneo handiak (LIP)

Lurralde igneo handiak (LIP, ingelesez: Large Igneous Province), basaltoz osatutako eremu handiak dira (kontinenteen mailakoak). Hasiera batean, supersumendi baten erupzioaren eraginez sortutako "magma itsasoak" hozterakoan sortutakoak. Hasiera batean, milioika kilometroko azalera eduki dezakete.

Erreferentziak

  1. https://www.quo.es/naturaleza/a4883/que-es-un-supervolcan/
  2. a b c (Ingelesez) «USGS: Volcano Hazards Program YVO Yellowstone» volcanoes.usgs.gov (Volcano Hazards Program) (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Supervolcán  » VOLCANPEDIA» www.volcanpedia.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q332614
  • Commonscat Multimedia: Supervolcanoes / Q332614

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2007002215
  • Wd Datuak: Q332614
  • Commonscat Multimedia: Supervolcanoes / Q332614