Stadelheim espetxea

Stadelheim espetxea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Unibertsitate-hiriMunich
Koordenatuak48°05′59″N 11°35′31″E / 48.0997°N 11.5919°E / 48.0997; 11.5919
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1894
Arkitektura
Azalera14 ha
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSchwarzenbergstraße 1
Zaintzarako garita baten irudia.

Stadelheim espetxea Munich hiriko Giesing barrutian dagoen presondegia Alemaniako handienetariko bat da. 1894an sortua nazien garaian bertan hilarazte asko egin ziren.

Espetxearen ezaugarriak

14 hektarea ditu eta 1.500 preso izateko pentsatuta dago. Uste askoan heriotz zigorra ezartzeko erabilia izan da:

  • 1895 eta 1927 artean: 14 hildako, tartean Gustav Landauer eta Eugen Levine.
  • 1933 eta 1945: gutxienez 1.035 hildako, Ernst Röhm eta Arrosa Zuriaren erresistentziako mugimenduaren partaideak Sophie Scholl, Hans Scholl eta Christoph Probst; Alex Schmorell, Willi Graf y Kurt Huber. Baita ere Hans Conrad Leipelt Hamburgoko Arrosa Zuriaren partaidea, 1945an eraila Kurt Huberrek idatzitako azken liburuxka zabaltzeagatik.

Espetxeratu ezagunak

  • Ludwig Thoma, 1906an sei asteko zigorra bete zuen, moralitateen aldeko elkarteei iraintzeagatik.
  • Kurt Eisner, 1918ko udatik urria atxilotua egon zen greba egiteagatik.
  • Anton von Arco auf Valley, Kurt Eisnerren hiltzailea, 70. ziegan bere zigorra bete zuen; ziega libratu zuen Adolf Hitlerri tokia egiteko.
  • Gustav Landauer, 1919ko maiatzaren 2an eraila.
  • Eugen Leviné, 1919ko uztailaren 5ean eraila.
  • Ernst Toller, 1919tik 1924ra espetxeratua.
  • Adolf Hitler, 1922an espetxeratua Otto Ballerstedti eraso egiteagatik.
  • Ernst Röhm Labana Luzeen Gauan parte hartzeagatik, Hitlerrek haren erilketa enkargatu zuen. 70. ziegan hil zuten 1934ko uztailaren 1an.[1]
  • Peter von Heydebreck nazia, SSek hil zuten 1934an.
  • Leo Katzenberger, 1942ko ekainaren 2an burua moztu zioten.
  • Hans Scholl, 1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Sophie Scholl, 1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.[2]
  • Christoph Probst,1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Alexander Schmorell, 1943ko uztailaren 13an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Kurt Huber, 1943ko uztailaren 13an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Willi Graf, 1943ko urriaren 12an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Friedrich Ritter von Lama, kazetari katolikoa. 1944ko otsailean hil zuten.
  • Hans Conrad Leipelt, 1945eko urtarrilaren 19an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
  • Ingrid Schubert, Armada Gorriaren Frakzioaren partaidea, haren ziegan urkatuta 1977ko azaroaren 13an aurkitu zuten.
  • Dieter Zlof, Richard Oetkerren bahitzailea, Straubingera eraman aurretik hemen egon zen.
  • Konstantin Wecker, musikaria, 1955ean kokaina erabiltzeagatik preso izana.
  • Karl-Heinz Wildmoser Sr., 2002an inguruan atxilotua. TSV 1860 München futbol taldearen presidente ohia. 2002. urtearen inguruan
  • MOK, rap abeslaria, 2003 eta2004 urtetan preso.
  • Oliver Shanti, musikaria, 2008tik preso.
  • John Demjanjuk, grema krimenen akusaziopean preso.
  • Breno Borges, futbolaria, 2012an preso.
  • Beate Zschäpe, Nationalsozialistischer Untergrund (NSU) taldearen partaidea izatearen akusaziopean.

Erreferentziak

  1. [http://www.dw-world.de/dw/article/0,,297910,00.html
  2. Veja: Um grito de liberdade

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q674722
  • Commonscat Multimedia: Justizvollzugsanstalt München / Q674722

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 142915496
  • GND: 10166428-X
  • Wd Datuak: Q674722
  • Commonscat Multimedia: Justizvollzugsanstalt München / Q674722