San Nikolas Itsastarren katedrala

San Nikolas Itsastarren katedrala
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
Koordenatuak59°55′21″N 30°18′00″E / 59.92238°N 30.30013°E / 59.92238; 30.30013
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1753
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaSaint Petersburg-Ladoga Eparchy (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaSavva Chevakinsky (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua
EstiloaRussian Baroque (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

San Nikolas Itsastarren katedrala (Никольский морской собор, Nikolskiy morskoy sobor) Errusiako San Petersburgoko eliza nagusietariko bat da. Barroko isabeldar estilokoa, San Nikolas plazan kokatuta dago. 1753 eta 1762 artean eraikia, Errusiako Eliza Ortodoxoaren jabegoa da. Itsasoko jendearen zaindariari den San Nikolas Barikoari eskainia dago.[1]

Historia

Katedrala 1753 eta 1762 arteko urteetan eraiki zen, egurrezko aurreko eliza ordezkatuz. Savva Txevakinski XVIII. mendeko arkitekto errusiar handienetako baten proiektuaren arabera egin zen. Inguru horretan bizi ziren marinelek eta Almirantegoko langileek sortu zuten, eta, horregatik, San Nikolas patroiaren izenpean jarri zen. Horregatik, Itsasoko eliza edo Marinelen eliza bezala ezagutzen da. 1755 eta 1758 artean, Katedraletik gertu, lau solairuko kanpandorrea eraiki zen, urre-koloreko orratz batez errematatua, Kriukov kanalaren ondoan.[2]

Sobietar Batasunaren garaian, katedrala izan zen itxi ez zen San Petersburgoko eliza bakarrenetakoa. 1967an, hildakoen meza egin zen Anna Ajmatova poeta ehorzteko.

Iruditegia

  • 1890. hamarkadaren postala.
    1890. hamarkadaren postala.
  • Katedralaren barrualdea margolan batean, 1843.
    Katedralaren barrualdea margolan batean, 1843.
  • Elizaren barrualdea 2017an.
    Elizaren barrualdea 2017an.
  • Katedrala gauez.
    Katedrala gauez.

Erreferentziak

  1. https://st-petersburg.guide/whattosee/st-nicholas-naval-cathedral/
  2. http://www.saint-petersburg.com/cathedrals/st-nicholas-cathedral/

Kanpo estekak

  • (Errusieraz):Katedralaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1637128
  • Commonscat Multimedia: St. Nicholas Cathedral (Saint Petersburg) / Q1637128

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 313447347
  • Wd Datuak: Q1637128
  • Commonscat Multimedia: St. Nicholas Cathedral (Saint Petersburg) / Q1637128