Puna

Punako paiasaia, Peru
Puna motak

Puna Andeetako estepetako lurralde garai eta idorrenei (3.000-5.000 metro bitartean) ematen zaien izena da. Tenperatura hotza, euri urri eta haize handia egiten du bertan, eta gorabehera handiko klima du. Nekazaritza pobrea da eta han hazten diren landareak abereen (llamen, ardien, alpaken) bazkarako erabiltzen dira. Oso jende gutxi bizi da, nomadak bereziki.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/09/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12717804
  • Wd Datuak: Q12717804