Pilar Eyre

Pilar Eyre

(2015)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1951ko irailaren 13a (72 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta youtuberra

IMDB: nm1932488 Twitter: pilareyre Edit the value on Wikidata
Pilar Eyre San Jordi egunean, 2009

Pilar Eyre Estrada (Bartzelona, Katalunia, 1947ko irailaren 13a) bartzelonar kazetaria eta idazlea da.[1]

Biografia

Vicente Eyre Fernández margolari galiziarraren eta Pilar Estrada Borrajo de Oroscoren alaba da. Hiru ahizpetariko erdikoa da.[2][3] Haren ahizpek Olga eta Georgina dute izena.[4] Filosofia eta Letrak eta Informazio Zientziak zuen. Eyreren gaztetako ilusioa zera zen:

"Nire belaunaldiko neskek ezkondu baino ez zuten nahi, nik, ostera idatzi egin nahi nuen. Kuriositateak mantentzen nau, dena gustatzen zait, interesatu eta denak dibertitzen nau. Nire 3 liburu serieak izango dira."[5]

Lan ibilbidea

Kazetari

Ikasketak amaitu ondoren kazetaritzan aritu zen buru-belarri, lehenik prentsa idatzian, Hoja del Lunes, La Vanguardia, Interviú, El Periódico de Catalunya edo El Mundo bezalako egunkarietan parte hartu du.

Ondoren, ikus-entzunezko komunikabideetara jauzi egin zuen, bai irratira, bai telebistara. Pantaila txikiaren bidez lortu du ospe handiena, eta bihotzeko prentsa sozialeko analista eta iruzkingile aritu da, batez ere.[6] Hala, 1990eko hamarkadaren hasieratik Jordi Gonzálezekin lankidetzan hasi zen Televisión Españolan ematen zen La palmera (1991) saioan. Elkarren segidan, hizketakide eta elkarrizketatzaile gisa agertzen diren saioetan, Julián Lagoarekin La máquina de la verdad (1993), Jorge Javier Vázquezekin Crónicas marcianas Hormigas blancas (2007), María Teresa Camposekin ¡Qué tiempo tan feliz! (2010), eta berriz Jordi Gonzálezekin La Noria (2008-2012).

Idazle

Literaturarekin zuen harremana 1985ean hasi zen, Vips: todos los secretos de los famosos argitaratu zuenean.

"Mi Color Favorito es Verte" nobelarekin, Planeta 2014 Sariaren finalista izan zen. Istorio autobiografikoa da, eta kazetari baten heldutasun-maitasunaren historia kontatzen du. Kazetari hori gerra-erreportaria da, eta joan behar duen baino hiru egun lehenago jakin du hura bahitu dutela eta kazetariak hura aurkitzen saiatzeko bilaketa hasi du.

2015eko abenduan, Literaturako I. Joaquín Soler Serrano saria irabazi zuen.

2016. urtean Lecturas aldizkarian astero idazten hasi zen, eta blog pertsonal bat du: No es por maldad.[7]

Argitaratutako lanak

  • Cuando éramos ayer (2022) ISBN 978-84-0825-473-7
  • Yo, el rey (2020) (Biografía del rey Juan Carlos I) ISBN 978-84-9164-949-6
  • Un perfecto caballero (2019) ISBN 978-84-0821-561-5
  • Carmen, la rebelde (2018) ISBN 978-84-0818-144-6
  • Un amor de Oriente (2016) ISBN 978-84-0816-165-3
  • No me olvides (2015) ISBN 978-84-0814-586-8
  • Mi color favorito es verte (2014) ISBN 978-84-0813-406-0
  • Franco confidencial (2013) (biografía intima de Francisco Franco) ISBN 978-84-2334-741-4
  • La reina de la casa (2012) (ensayo sobre la mujer) ISBN 978-84-2333-930-3
  • La soledad de la reina: Sofía una vida (2012) (Biografía de la reina Sofía) ISBN 978-84-9970-285-8
  • María la Brava: La madre del rey (2010) (sobre Mercedes de Borbón-Dos Sicilias) ISBN 978-84-9734-231-5
  • Pasión imperial (2010) (sobre Eugenia de Montijo) ISBN 978-84-9734-932-1
  • Ena. La novela (2009) (sobre Victoria Eugenia de Battenberg) ISBN 978-84-9734-910-9
  • Ricas, famosas y abandonadas (2008) ISBN 978-84-9734-732-7
  • Secretos y mentiras de la Familia Real (2007) ISBN 978-84-9734-585-9
  • Dos Borbones en la corte de Franco (2005) (sobre la relación entre Juan Carlos de Borbón y Alfonso de Borbón) ISBN 978-84-9734-393-0
  • Cibersexo (2002) ISBN 978-84-8450-833-5
  • Quico Sabaté, el último guerrillero (2001) ISBN 978-84-8307-408-4
  • Mujeres, veinte años después (1996) ISBN 978-84-01-39052-4
  • Callejón del olvido (1992) ISBN 978-84-264-4902-3
  • Todo empezó en el Marbella Club (1989) ISBN 978-84-320-6807-2
  • Vips: todos los secretos de los famosos (1985) ISBN 978-84-320-4348-2

Sariak eta aintzatespenak

  • 2014an Planeta Sarien finalista izan zen "Mi Color Favorito es Verte" nobelarekin.
  • 2015ean Literaturako I. Joaquín Soler Serrano saria irabazi zuen.

Erreferentziak

  1. https://www.fnac.es/Pilar-Eyre/ia38526/biografia. ISSN https://www.fnac.es/Pilar-Eyre/ia38526/biografia..
  2. Fallece Vicente Eyre Fernández
  3. Fallece Pilar Estrada Borrajo de Orosco
  4. Hemeroteca Digital
  5. (Gaztelaniaz) Palo, Rosa. (2023-03-12). ««Mi vida es con signos de exclamación»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  6. (Gaztelaniaz) «Pilar Eyre desnuda la farsa de la familia real en el funeral griego: no se salva nadie» En Blau 2023-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  7. El blog de Pilar Eyre. No es por maldad. .

Kanpo estekak

  • Erreferentzia biografikoa
  • Fitxa IMDb-n
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6075784
  • Commonscat Multimedia: Pilar Eyre / Q6075784

  • Wd Datuak: Q6075784
  • Commonscat Multimedia: Pilar Eyre / Q6075784