Parabola (literatura)

Parabola, (grezieratik, parabole, konparazioa)[1], narratibaren azpigeneroa da. Parabolak ipuin laburrak izaten dira, helburu didaktikoa duten ipuin laburrak. Protagonistak pertsonak izan ohi dira, ez animaliak, alegietan bezala.

Kontaera figuratu batean oinarritzen dira. Esplizitua ez den parekotasunez edo antzekotasunez ikaskizun batera bideratzen dute entzulea edo irakurlea. Esentziaz, kontaera sinboliko batean edo ikuspen sinesgarri batean oinarrituta dagoen konparaketa da.

Bibliako, Ebanjelioetako pasarte batzuk, parabolak dira.

Adibideak

Bibliako, Ebanjelioko pasarte batzuk parabola ezagun bilakatu dira:

  • "Seme hondatzailearen parabola"[2].
  • "Samariar onberaren parabola".
  • "Gizon aberatsa eta Lazaro txiroaren parabola".
  • "Garia eta irakaren parabola".
  • "Hamar birjinen parabola".
  • "Talentuen parabola".
  • "Ardi galduaren parabola".
  • "Kristal hautsiaren parabola".
  • "Fariseu eta publikanoaren parabola"
  • "Ereilearen parabola".

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia
  2. Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: "Haur prodigoaren parabola" Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

Ikus, gainera

  • Alegia.
  • Anekdota
  • Exemplum.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208555
  • Commonscat Multimedia: Parables of Jesus Christ / Q208555

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528753
  • BNF: 11976366h (data)
  • GND: 4075855-2
  • LCCN: sh00006882
  • NKC: ph238389
  • AAT: 300185342
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q208555
  • Commonscat Multimedia: Parables of Jesus Christ / Q208555