Pankatalanismo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b9/Paisos_catalans.svg/220px-Paisos_catalans.svg.png)
Pankatalanismoa katalana mintzo diren herrialde guztien nazio izaera aldezten duen ideologia politikoa da: Katalunia, Arango harana izan ezik; Valentziako Erkidegoa; Balear Uharteak; Aragoiko Sartaldeko Zerrenda; Ipar Katalunia deitzen dioten Rosselló, El Conflent eta Cerdanya lurraldeen batasuna; Andorra; eta L'Alguer hiria, Italiako Sardinia uhartean. Ideologia hau herrialde horiek guztiak batu eta Katalan Herriak izeneko Estatu independentea eraikitzearen aldekoa da.
Kanpo estekak
Datuak: Q4344065