Paisi Hilendarkoa (bulgarieraz: Паисий Хилендарски, Paìsiy Hilendàrski; Bansko, 1722 – Asenovgrad, 1773) bulgariar lekaide ortodoxo eta idazlea izan zen. Eslaviar-bulgariarren kondaira (zirilikoz: История славяноболгарская, Istoriya Slavyanobolgarskaya) idatzi zuen 1762an, funtsezko lana bulgariar abertzaletasunaren pizkundean[1]. Eliza ortodoxoak santutzat dauka. Jaieguna ekainaren 19an ospatzen da.
Erreferentziak
- ↑ Country Profile: Bulgaria. Library of Congress Country Studies. Library of Congress. 2006 (Noiz kontsultatua: 2017-8-27).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paisi Hilendarkoa |