Oihane Errazkin
Oihane Errazkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andorra, 1973ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Fleury-Mérogis, 2004ko uztailaren 8a (31 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Oihane Errazkin Galdos "Zapa" (Andorra, 1973ko maiatzaren 3a - Fleury-Mérogis (Frantzia), 2004ko uztailaren 8a) ETAko militantea zen. 31 urte zituelarik, espetxean, bere buruaz beste egin zuen.[1] Errazkin Andorran jaio zen, gurasoak erbestean zirela.
Biografia
1997an egin zuen ihes Donostiatik, ETAren atentatu baten ostean. ETArekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Akizen 2001ean eta Fleury Mérogis herriko presondegian zeukaten, epaitzeko zain.. 2004ko uztailaren 8an, Oihane Errazkin Galdos euskal presoa bere buruaz beste eginik aurkitu zuten espetxean. Errazkinen heriotza salatzeko manifestazioan, baimen guztiak izan arren, Ertzaintzak senide eta lagunak jipoitu zituen. Hala ere, manifestazioak Boulevardera heltzea lortu zuen.[2][3]
Fleury Merogis Europako espetxe handiena da, eta 2.800 presorentzat duen arren lekua, bikoitza ere hartu izan du. Suizidio tasa altuena duen kartzela da, urtean zazpi.[4]
Erreferentziak
- ↑ https://elpais.com/diario/2004/07/09/espana/1089324016_850215.html
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/oihane-errazkin-galdos-euskal-presoa-urkaturik-aurkitu-zuten-espetxean
- ↑ https://rebelion.org/la-ertzaintza-carga-contra-miles-de-personas-que-homenajeban-a-oihane-errazkin-en-donostia/
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/oihane-errazkin-galdos-euskal-presoa-urkaturik-aurkitu-zuten-espetxean/inprimatu
Kanpo estekak
- Datuak: Q125506800