Niger-Kongo hizkuntzak

Familiaren hedadura

Niger-Kongo hizkuntzak hizkuntza familia bat dira. Barnean 1.400 hizkuntza inguru dituenez, munduko handiena da. Guztira 400 milioi hiztun inguru ditu, eta gehienak Afrikan bizi dira. Genero gramatikal asko erabiltzen dituzte (mande hizkuntzak izan ezik); eta atzizkiak baino gehiago, aurrizkiak.

Sailkapena

2000. urtean Williamson eta Blench hizkuntzalariek honela sailkatu zuten:[1]

  • Kordofaniar hizkuntzak.
  • Atlantiar hizkuntzak (wolofera, fula edo temne).
  • Mande hizkuntzak (bambara edo diula).
  • Dogon hizkuntzak.
  • Ijoidear hizkuntzak.
  • Volta-Kongo hizkuntzak
    • Kwa hizkuntzak.
    • Kru hizkuntzak.
    • Adamawa-Ubangi hizkuntzak (sango)
    • Gur hizkuntzak.
    • Benue-Kongo hizkuntzak (jorubera, igboera edo bamum).
      • Bantu hizkuntzak (swahili edo zuluera).

Laal, mpre (galdua) eta jalaa hizkuntzak maiz Niger-Kongo hizkuntzei loturik aipatzen dira, baina oraindik ez zaie behin betiko sailkapenik eman.

Erreferentziak

  1. Williamson, Kay & Blench, Roger (2000) 'Niger-Congo', Heine, Bernd and Nurse, Derek (eds) African Languages – An Introduction. Cambridge: Cambridge University Press, pp. 11–42

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q33838
  • Commonscat Multimedia: Niger-Congo languages / Q33838

  • Identifikadoreak
  • BNF: 122214534 (data)
  • GND: 4120287-9
  • LCCN: sh85091848
  • NKC: ph285141
  • SUDOC: 030888921
  • AAT: 300388976
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q33838
  • Commonscat Multimedia: Niger-Congo languages / Q33838