Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua
Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UNSC, 国連安保理, 안보리, CSNU, Weltsicherheitsrat, CSNU, СБ ООН, 安理会, 安理會, РБ ООН, СС на ООН, СБ ААН, BMGK, RB ONZ, V-Raad, BMT TŞ, BR OSN, CSNU, RB OSN eta VNVR |
Mota | Nazio Batuen Erakundeko organo nagusia eta kontseilua |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema eta Nazio Batuen Erakundea |
Eskumendekoak | United Nations Stabilisation Mission in Haiti (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | President of the United Nations Security Council (en) member of the United Nations Security Council (en) |
Jabea | Nazio Batuen Erakundea |
Historia | |
Sorrera | 1945eko urriaren 24a |
webgune ofiziala |
Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua estatuen arteko bake eta segurtasun egoera bermatzea helburu duen erakundea da. NBEko gainerako organo gehienak ez bezala, Segurtasun Kontseiluak estatuak aholkatu ez ezik bere erabakiak betetzera derrigor ditzake. Erabaki hauek ebazpen izena hartzen dute. Segurtasun Kontseiluaren lehenengo saioa 1946ko urtarrilaren 17an egin zen.
Kideak eta funtzionamendua
Kontseiluak 15 kide ditu, bost iraunkorrak (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) eta 10 txandakakoak. Txandakako kideak 2 urterako aukeratzen dira, Nazio Batuen banaketa geografikoa aintzat hartuz. Kontseiluaren lehendakaritza hilabetero aldatzen da, alfabetoaren arabera.[1]
Kontseiluko kide bakoitzak boto bana du. Erabakiek bederatzi kideren babesa behar dute gutxienez lotesleak izateko. Kide iraunkorrek beto eskubidea dutenez, beraietako bat aurka egotea nahikoa da erabaki bat atzera botatzeko.
2014ko urriaren 15ean, NBEren Segurtasun Batzordean sartu ziren Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria Kide ez-iraunkor gisa sartu ziren batzordean, bi urterako[2].
Beto ahalmena
Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, Segurtasun Kontseiluko erabaki mamitsu guztiek bederatzi kideren baiezko botoa behar dute. Kide iraunkor baten ezezko botoak edo "betoak" atzera botatzen du proposamenaren onarpena, nahiz eta orokorrean behar diren bederatzi botoak lortu.[3] Kasu gehienetan abstentzioa ez da betotzat hartzen, nahiz eta zenbait kasutan, esaterako, Nazio Batuen Gutuneko aldaketak edo Nazio Batuen kide berri baten proposamenak, bost kide iraunkorren baiezkoa eskatzen den. Tramite mailako prozedurak ezin dira betatu, eta beraz, betoa ezin da eztabaida ekiditeko erabili.[4]
Kide Iraunkorrak
- Txina
- Frantzia
- Errusia
- Erresuma Batua
- Ameriketako Estatu Batuak
Kide Ez-Iraunkorrak
Taldea | Afrika | Asia-Pazifikoa | Latinoamerika eta Karibea | Mendebaldeko Europa eta besteak | Ekialdeko Europa | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2016–17 | Egipto | Senegal | Japonia | Uruguai | Ukraina | |||||
2017–18 | Etiopia | Kazakhstan | Bolivia | Suedia | Italia (2017) Herbehereak (2018) | |||||
2018–19 | Boli Kosta | Ekuatore Ginea | Kuwait | Peru | Polonia |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Chapter V» www.un.org 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ «NBEren Segurtasun Batzordean sartu dira Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria», Berria, 2014-10-16
- ↑ Fasulo, Linda (2004). An Insider's Guide to the UN. New Haven, Connecticut: Yale University Press. ISBN 978-0-300-10155-3.
- ↑ Fomerand, Jacques (2009). The A to Z of the United Nations. Lanham, Maryland: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5547-2.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Arabieraz) (Txineraz) (Errusieraz) (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q37470
- Multimedia: United Nations Security Council / Q37470
Nazio Batuen Erakundea | ||
---|---|---|
Idazkari Nagusia: Ban Ki-moon Batzar Nagusia | Segurtasun Kontseilua | Ekonomia eta Gizarte Kontseilua | Nazioarteko Justizia Auzitegia |