Nafarroako Artxibo Nagusia

Nafarroako Artxibo Nagusia
Datuak
Izen laburraAGN
Motaartxiboa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteNafarroako errege-erreginen jauregia
Agintea
Egoitza nagusi
  • «Iruñea»
  • Nafarroako errege-erreginen jauregia
Historia
Sorrera1836
AurrekoakNafarroako jauregia eta Nafarroako Comptos Ganbera (egoitza)
webgune ofiziala

Nafarroako Artxibo Nagusia, ofizialki Nafarroako Errege Artxibo Nagusia deitua, siglaz NEAN,[1] Nafarroa Garaiko artxibo historiko nagusia da.[2]

Historia

1836ko errege-agindu baten ondorioz artxiboa sortu zuten. Agindu horrek Diputazioaren esku utzi zuen Kontuen Ganberaren artxiboaren kudeaketa, eta José Yanguas Miranda izan zen lehen artxibozaina. 1863an Yanguas hil ondoren, erakundea Diputazioko idazkarien ardurapera pasa zen.[3]

1896an artxiboa Nafarroako jauregiaren ondoko eraikinera lekualdatu zuten. Honek artxiboaren jarduera erabat suspertu zuen, batez ere, bi ikertzaileei esker: Iturralde Suit eta Arturo Kanpion.[3]

1981etik aurrera artxiboa Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren ardurapean dago, Rafael Moneo tuterar arkitektoak 2003an zaharberritutako Nafarroako Erregeen Jauregian du egoitza.[3]

Zuzendariak

  • José Yanguas Miranda (1830-1863)
  • Hermilio Oloritz (1881-1897)
  • Mariano Arigita (1897-1902)
  • Hermilio Oloritz (1902-1908)
  • Gervasio Etaio (1909-1913)
  • Carlos Maritxalar (1913-1920)
  • Jesús Etaio (1921-1927)
  • José María Uharte (1927-1936)
  • José Zalba (bitartekaria, 1936-1942)
  • José Ramón Castro Alaba (1942-1966)
  • Florentzio Idoate Iragi (1967-1982)
  • Juan José Martinena Ruiz (1983-2010)
  • Félix Segura Urra (2010-)

Erreferentziak

  1. Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (NEAN). Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea.
  2. (Gaztelaniaz) Segura Urra, Félix. «Fondos y colecciones personales y familiares en el Archivo Real y General de Navarra» Príncipe de Viana (Vianako Printzea Erakundea) (260): 665-699. ISSN 0032-8472..
  3. a b c Nafarroako Gobernua. Nafarroako Artxibo Orokorra. .

Kanpo estekak

  • Archivo General de Navarra (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q63859207
  • Commonscat Multimedia: Archivo Real y General de Navarra / Q63859207

  • Identifikadoreak
  • Censo-Guía de Archivos de España e Iberoamérica: 40560
  • Wd Datuak: Q63859207
  • Commonscat Multimedia: Archivo Real y General de Navarra / Q63859207