Montejurrako gudua

Montejurrakoko gudua izenarekin hiru gudu ezagutzen dira, bi karlistadetan, Montejurra eta Lizarraren inguruan:

  • Montejurrako gudua (1835). 1835. urteko azaroaren 16an Egia jeneral karlistaren gizonek Fernández de Córdoba jeneralaren mende zegoen Lizarra eskuratu zuten. Ozta-ozta egin zuten ihes liberalek.
  • Montejurrako gudua (1873) 1873ko azaroaren 7, 8 eta 9an izan zen. Askoz ere latzagoa izan zen, 25.000 bat gizon armatu bildu baitziren Lizarra aldera, 17.000 liberal eta 8.000 karlista. Hiru borroka-egunen buruan, Moriones jeneral liberalak bere gizonei atzera egiteko agindua eman ziela jakin zuten karlista garaitzaileek. Karlos VII.a erregegaia han izan zen bere gudarosteen mugimenduei behatzen.
  • Montejurrako gudua (1876) 1876. urteko otsailaren 17an izan zen

1873ko garaipen horren oroigarri gisa, Montejurran urtero biltzeko ohitura hartu zuten karlistek.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8244320
  • Wd Datuak: Q8244320


Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.