Miri Pérez-Cabrero

Miri Pérez-Cabrero
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1993ko abenduaren 15a (30 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta sukaldaria

IMDB: nm10104933 Instagram: miriperezc Edit the value on Wikidata

Miriam Pérez-Cabrero (Bartzelona, Katalunia, 1993ko abenduaren 15a) bartzelonar aktorea, modeloa eta sukaldaria da. Ezaguna egin zen MasterChef (2017) sukaldaritza-lehiaketan parte hartzean eta Netflixen Alguien tiene que morir (2020) zein Fuimos canciones (2021) jatorrizko ekoizpenetan egindako interpretazioengatik.

Biografia

1993ko abenduaren 15ean jaio zen Bartzelonan (Espainia).[1] Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan gradu bat ikasten ari zen, 2017an MasterChef España sukaldaritza-showaren castingera aurkeztu zenean.[2]

Ibilbide profesionala

MasterChef España 5 kehiaketako casting guztiak gainditu ondoren, hautatua izan zen, eta, amaieran, bosgarren postua lortu zuen lehiaketan.[3] Urtebete geroago, Matriculats telebista-programan lankide gisa fitxatua izan zen.[4] Gainera, Planeta argitaletxeak «Miriren errezetak» liburua argitaratu zuen, bere laurogeita hamar plater onenak bildu zituena.[5]

2020an, Uno Models agentziarekin bat egin zuen argazkigintzako lehen modelo-lanak egiteko; hala, Carola Monje moda-enpresaren kanpainan agertu zen, eta Reserva Wild Forest delakoaren irudia izan zen.[6] Gainera, Madrileko Zinemako Zentralean trebatu zen interpretazio-karrera hasteko.[7]

Mirik bigarren mailako pertsonaia batekin egin zuen debuta aktore gisa Netflixen Alguien tiene que morir (2020) telesail orijinalean. Hor Cristina pertsonaia interpretatu zuen, Ester Expósito aktorearen pertsonaiaren lagunetako bat.[8] Gainera, Netflix-en jatorrizko Fuimos canciones telesailerako fitxatua izan zen bigarren mailako pertsonaia bat egiteko, 2021eko irailean plataforman estreinatua.[9][10]

2022an, Netflixen Sagrada Familia telesailean parte hartu zuen, eta 2024an La 1 kateko La Moderna telesailaren lau ataletan agertu zen.

2024an, Telecinco kateko Supervivientes telerrealitiaren 23. edizioan parte hartu zuen. Hondurasen, besteak beste, Arancha del Sol, Arkano, Rocio Madrid, Pedro García Aguado edo Blanca Manchon atleta olinpikoarekin lehiatu zen.

Filmografia

Zinema

Urtea Titulua Pertsonaia Zuzendaria
2021 Fuimos canciones Pipa Juana Macías

Telebista serieak

Urtea Titulua Rola Kanala Oharrak
2020 Alguien tiene que morir Cristina Netflix 3 atal
2022 Sagrada familia Mónica 4 atal
2024 La Moderna Ana La 1 4 atal

Telebista

Urtea Titulua Kanala Oharrak
2017 MasterChef Espainia La 1 (TVE) Lehiakidea

(5. finalista)

2018 Matrikulats TV3 Laguntzailea
2024 Supervivientes Telecinco Lehiakidea

Argitaratutako lanak

  • Pérez-Cabrero, Miriam (2019ko apirilaren 19a). Las recetas de Miri. Planeta argitaletxea.  332 or. ISBN 9788408208778. 

Erreferentziak

  1. Ficha, noticias, trabajos y fotos de Miri Pérez-Cabrero. Formula TV.
  2. "La cocina saludable no es sosa". Diario de Sevilla 26 de junio de 2019.
  3. Nathan, Miri y Jorge, protagonistas cara a la semifinal en 'MasterChef': "Hemos tenido una gran conexión". Formula TV 19 de junio de 2017.
  4. Un capítol amb obstacles, a "Matriculats". CCMA 22 de junio de 2018.
  5. Miri Pérez-Cabrero. Planeta de Libros.
  6. «La nueva vida de Miri Pérez: modelo para la firma de la novia de Álex Lequio y para bodas en el bosque» Jaleos (El Español) 13 de abril de 2021.
  7. «¿Mejor actriz que cocinera? No te pierdas a Miri de Masterchef actuando» Look (OK Diario) 16 de agosto de 2019.
  8. 'Alguien tiene que morir': una de las amigas de Ester Expósito en la serie concursó en 'Masterchef'. Cosmopolitan 16 de octubre de 2020.
  9. LOS40 Netflix ficha a María Valverde y a Miri de Masterchef para la película ‘Fuimos canciones’. Los 40 5 de octubre de 2020.
  10. Tráiler de 'Fuimos canciones', la comedia romántica de Netflix con María Valverde y Álex González. Sensacine 26 de agosto de 2021.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108287573
  • Wd Datuak: Q108287573