Menstrie gaztelua
Menstrie gaztelua | |
---|---|
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Clackmannanshire |
Koordenatuak | 56°08′59″N 3°51′08″W / 56.1496°N 3.8522°W / 56.1496; -3.8522 |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Jabea | National Trust for Scotland |
Kudeatzailea | ![]() |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Menstrie gaztelua (ingelesez: Menstrie Castle) Eskoziako Menstrie herrian gainean dagoen gaztelu bat da, Clackmannanshire eskualdean, Stirling hiritik gertu. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Alexander Stirlingeko 1. Earlak eraiki zuen 1560 inguruan. L-itxurako oinarria zuen. Bertan jaio zen Sir William Alexander poeta 1577an, 1626an Eskoziako Estatu Idazkaria bihurtu zena. 1621 urtean Kanadako Nova Scotia eremuko gobernadore bihurtu zen.
XVII mendearen hasieran hegal bat gehitu zioten eta U-itxurako oinarria hartu zuen, barnean patio bat eraiki zelarik. 1645ean James Graham Montroseko 1. markesaren agindutara erregearen aldeko tropek Menstrie gazteua erre egin zuten Ingalaterrako Gerra Zibilaren garaian. 1648an Menstrieko James Holborn generalak erosi zuen. 1719an Holborn familiak George Abercrombyri saldu zion baina 1740an familiak bertan behera utzi zuen gaztelua eta hurrengo urteetan nabarmen hondatu zen.
1957an Moultrie Kelsall aktoreak hartu zuen eta berreraikitzeko diru bilketa bati ekin zion. 1960an A mailako erikina izendatu zuten eta William Higgins Henry arkitektoaren gidaritzapean eraikina berreskuratu zen 1964 urterako.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) National Trust for Scotland webguneko informazioa
Datuak: Q6817357
Multimedia: Menstrie Castle / Q6817357