Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Likantropia[1] adimenaren eritasuna da, gaixoari otsoa edo beste animaliaren bat dela sinestarazten diona. Uste ohi denez, gaixoak bizi den eskualdeko piztia harrapari arriskutsuenaren itxura hartzen du: otsoa Europan eta Asia iparraldean, hiena edo lehoinabarra Afrikan, eta tigrea Indian, Txinan, Japonian eta Asiako beste lekuetan.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.