Liburuen erreketa

Naziek liburuak erretzen, 1933an.
1936ko Tolosako liburu erreketa. Erreketa frankistek burutu zuten.

Liburuak erretzea praktika bat da zabaltzeko arriskutsutzat jotzen diren liburuak edo bestelako material idatziak suntsitzeko. Gehienetan agintari politiko edo erlijiosoek sustatu izan dute praktika hori. Fanatismo ideologikoarekin lotura handia duen jarduera da; gatazka beliko askorekin batera agertzen da. Praktika, oro har, publikoa da, eta argitaratutako materialaren kontrako eragozpen moral, politiko edo erlijiosoek eragiten dute. Halaber, biztanleriarentzako oharra izan nahi du, horrelako argitalpenak ez irakurtzeko.

Liburuak publikoki erretzea doako publizitatea da, sarritan. Horregatik, autoritate batzuek nahiago dute liburuen suntsipen pribatua aurrera eramatea. Horrela egin zuen Bilboko Udalak I. Ipuin Lehiaketaren aleekin, 1980an.

Garai modernoetan, informazioa gordetzeko beste modu batzuk, hala nola grabazioak, binilozko diskoak, CDak, DVDak, bideokaseteak eta Interneteko orriak, praktika honen barruan sartu dira.

Erreketa historikoak

Liburuen erreketa Txilen, 1973ko estatu kolpe ondoren.

Liburuak askotan erre egin dira. Hemen bakarrik historiako kasu ezagunenak edo Euskal Herriarekin lotutakoak jasotzen dira:

K.a. 212, Txinan

Qin Shi Huang-en Txinan K.a. 212. urtean liburuak erretzeari eta akademikoak hiltzeari ekin zioten; ordena desobeditu zuten intelektual asko bizirik lurperatu zituzten.

212, Alexandria

Alexandriako entziklopediako alkimia-liburuak 292an erre zituzten Dioklezio enperadorearen aginduz.

1258, Bagdad

1258. urtean, Bagdadeko liburutegi handia, jakinduriaren etxea zeritzona, erre egin zuten mongolek, hiria konkiskatu ondoren.

1563, Yucatanen

1562ko uztailaren 12an, Maníko autofedearen ondorioz, Maia kodexak erretzea agindu zuen Yucatángo Maní herrian Diego de Landa]] frantziskarrak, liburu katolikoak ez eta, gainera, maia herriaren erlijioarekin lotura hestua zutelako.[1]

1933, Alemanian

Liburuak maiz erre ziren nazien garaian, 1933tik 1945era Alemanian. Adibiderik ezagunena Hitlerren erregimeneko liburuen erreketa Alemanian izan zen, 1933ko maiatzaren 10ean Berlingo Bebelplatzen; erreketa berrogei mila lagunen aurrean egin zen, Joseph Goebbels propaganda-ministroa buru zela.[2]

1936, Tolosan

1936ko abuztuaren 11n, Tolosako Plaza Zaharrean Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, indar frankistek euskal kultura eta euskarazko liburuak hartu, tartean Ixaka Lopez Mendizabalen argitaletxeko liburuak, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak ostu, plaza erdian pilatu eta erre zituzten. Frankistek antzeko ekintzak burutu zituzten penintsula osoan gerra bitartez.[3]

1943, Argentinan

Argentinan, 1943an ezarritako diktadurak herrialdeko argitaletxe komunisten liburuak itxi eta erre zituen.[4]

1980, Bilbon

Jon Castañares Bilboko alkateak Bilboko Udalaren I. Ipuin Lehiaketaren edizio osoa erretzea agindu zuen. Ez zen publikoki egin. Polemika Juan Jesus Fernández de Retanaren ipuinak ("Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo") erabitzen zuen hizkuntzak eragin zuen. Gainera, euskarazko alorrean, Joseba Sarrionandiak irabazi zuen, hau da, garaiko hedbideentzat, "Etakide batek.[5]

2023, Missourin

Estatu Batuetako bi senatari errepublikarrek liburuak erre dituzte Missourin, non 300 bat lan debekatu diren azken urtean. William Eigelek eta Nick Schroerrek, su-jaurtigailuak eskuan, liburu pila bat erretzen agertzen ziren bideo bat argitaratu zuten.[6]

Liburuen erreketa literaturan

Gaia ere dezente ikusi da mundu osoko literaturan. Hona hemen kasu batzuk:

Erreferentziak

  1. https://encyclopedia.ushmm.org/content/es/article/book-burning
  2. https://historia.nationalgeographic.com.es/a/quema-libros-1933-por-parte-nazis_14235
  3. https://ataria.eus/tolosa/1470400712886-tolosako-liburuen-erreketaren-80-urteurrena-gogoratuko-du-tolosako-udalak
  4. https://www.memoria.fahce.unlp.edu.ar/trab_eventos/ev.1945/ev.1945.pdf
  5. https://elpais.com/diario/1980/11/28/cultura/344214004_850215.html
  6. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230918/missouriko-bi-senatari-errepublikarrek-debekatutako-300-bat-liburu-erre-dituzte
  7. https://www.lavanguardia.com/historiayvida/edad-moderna/20201112/5831264/hoguera-libros-quemo-salvo-cervantes-quijote.html
  8. https://www.studenti.it/il-nome-della-rosa.html
  9. https://biblio.es/blog/2022/03/una-biblioteca-en-la-hoguera-los-libros-quemados-por-pepe-carvalho/

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22702
  • Commonscat Multimedia: Book burning / Q22702

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX554442
  • BNF: 11992587g (data)
  • GND: 4134544-7
  • LCCN: sh85015608
  • NDL: 00577600
  • SUDOC: 028002709
  • Wd Datuak: Q22702
  • Commonscat Multimedia: Book burning / Q22702