Larragoiti jauregia

Larragoiti jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZamudio
Koordenatuak43°16′33″N 2°51′17″W / 43.27586°N 2.85483°W / 43.27586; -2.85483
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea

Larragoiti jauregia Zamudion (Bizkaia) kokaturiko eraikina da. XVII. mendekoa da; XXI. mendearen hasieran zaharberritua izan da.

Historia

Bilbon bizi zen baina Zamudion hainbat jabetza zeuzkan Larragoiti familiaren landetxe gisa eraikia izan zen[1]. Aurrealdean familiaren armarria agertzen da, euskaraz idatzitako esaldi batekin: Larragoiti, principala, au da Vizcaian dana.

1967. urtean garai hartan Espainiako ministroa zen Jose Maria Areiltzak eraikina erosi zuen. Hamar urte geroago eraikina harriz harri lekualdatu nahi izan zuen baina herri presioak galarazi zuen. Geroztik abandonaturik geratu zen.[2].

2003an Zamudioko Udalak zaharberritze obrak hasteko baimena eman zuen. Horren ondorioz, 2006. urtean Larragoiti jauregia enpresa mintegi bezala bezala inauguratu zen[3].

Deskribapena

Eraikina tipologia barrokokoa da. Harlandua erabili zen eraikitzeko. Oinplano laukidunekoa da, eta lau isurialdeko estalkia dauka[4].

Erreferentziak

  1. Zamudio: Edificios de interes(Gaztelaniaz)
  2. Palacio de Larragoiti[Betiko hautsitako esteka](Gaztelaniaz)
  3. Inaugurazioaren inguruko albistea(Gaztelaniaz)
  4. PLAN ESTRATÉGICO DE DESARROLLO TURÍSTICO FASE I: 2013-2015 Mancomunidad del Txorierri y Municipio de Erandio, 43. orrialdea(Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

  • Larragoiti jauregiaren armarriaren argazkia.
  • Larragoiti jauregiaren zahaberritze aurrretiko argazkia duen artikulua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492900
  • Wd Datuak: Q20492900