Langileen Nazioarteko Eguna

Langileen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motapublic holiday (en) Itzuli
nazioarteko egun
ekintza
Commemorates (en) Itzulienplegatu, langile, lan eta Haymarket afera
Indarraldi1889 - 
EgunMaiatzaren 1
Komunikabide
Kultura ondare
Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.
Hashtag#LaborDay eta #Первомай
«Maiatzaren Lehena» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Maiatzaren 1»

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena[1] langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

II. Internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik[2] Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten[3].

Bitxia bada ere, Estatu Batuetan ez dute eguna ospatzen. 1882an hasi eta irailaren lehendabiziko astelehenean Labor Day ospatzen dute, Knights of Labor izeneko erakundeak New Yorken manifestaldia egiten du hain zuzen ere. Grover Cleveland presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan sozialismo garatu ez zedin.

Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen: Kanadak Labor Day, Zeelanda Berriak urriaren laugarren astelehena eta Australiak egun ezberdinak ditu estatuka.

1954an Pio XII.ak adierazi gabe babestu zuen eguna San Josef Langilearen jaieguna zela adieraziz.

Erreferentziak

  1. «Maiatzaren Lehena, mobilizaziorako deia» Berria 2010-04-30.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Efemerideak: Haymarketeko errebolta Chicagon» Berria 2009-05-01.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Udalaitz, Daniel. (2004-05-02). «Maiatzaren lehena: 1886-2004: Borroka eguna folklore bihurtuta» Argia.

Kanpo estekak

  • [Bdeoa] Maiatzak 1 munduan zehar. (Argia, 2019)
  • Maiatzak 1 Euskal Herrian (EITB, 2019)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47499
  • Commonscat Multimedia: International Workers' Day / Q47499

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX530369
  • BNF: 11954093p (data)
  • GND: 4015413-0
  • LCCN: sh85082394
  • NDL: 00567555
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 017444
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q47499
  • Commonscat Multimedia: International Workers' Day / Q47499