Kufija
Kufija[1] (arabieraz: كوفية kūfiyyah, hau da "Kufakoa" (الكوفة); pluralez كوفيات kūfiyyāt), baita ghutrah (غُترَة), shemagh (شماغ šmāġ), ḥaṭṭah (حَطّة), mashadah (مَشَدة), chafiye (persieraz: چَفیِه, dastmal yazdi (persieraz: دستمال یزدی ) edo cemedanî (kurdueraz: جه مه داني) ere, Ekialde Hurbileko gizonezkoen buruzapi tradizionala da, normalean kotoiz egiten dutena. Arabiarrek ez ezik mizrahim juduek eta irandar nomadek (batez ere kurduak) ere erabiltzen dute.[2]
1980ko hamarkadatik aurrera, Lehenengo Intifadatik aurrera, Palestinar kufija Mendebaldean modan jarri zen, hasieran ezkerreko militanteen artean baina gero gizarte maila osoetako kideen artean.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q463298
- Multimedia: Keffiyeh / Q463298
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |