Juan Errandonea

Juan Errandonea
Bizitza
JaiotzaBera, 1917ko ekainaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1967ko martxoaren 12a (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
latina
frantsesa
ingelesa
alemana
italiera
errusiera
turkiera
greziera
hebreera
arabiera
Sumeriera
Hititera
Akadera
aramera
Jarduerak
Jarduerakassyriologist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea

Juan Errandonea Altzaguren (Bera, Nafarroa Garaia, 1917ko ekainaren 12a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 12a) apaiza eta ikerlaria izan zen. Erroman egin zituen Bibliari buruzko ikasketak. Hamazazpi hizkuntza bide zekizkien (euskara, gaztelania, latina, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, greziera, hebreera, arabiera, sumeriera, hititera, akadikoa, aramera (kaldeoa eta babiloniera) eta sumeriera irakatsi zuen Madrilgo Unibertsitatean. Erromako Biblia Institutuan hamaika urtez aritu zen ikasle. Mesopotamiar kulturan zegoen eminentzia nagusietako bat izan zeIn.

Beran familiak duen Zigardiberea baserrian gordeta dauzkate karaktere hieroglifikoz beteriko orrialdeak, Antzinako Egiptoko gramatika handi bat, idazkun kuneiformeak, testu hitita, akadiar eta babiloniarrak.[1]

Lanak

  • Edén y Paraiso obra idatzi zuen Bibliako Hasiera liburuari buruz.[2] Elizako hierarkiarekin arazo asko izan zituen liburua argitaratzeko. Bere ikerketen arabera Bibliako lehena den Hasiera liburuak antza handia zuen Mesopotamiako literaturarekin (Gilgamexen poemarekin batez ere). Baina garai hartan hori esatea Biblia jatorrizko sorluntza-lana ez zela esatea zen, ez zela "Jaungoikoak diktatutako hitz kutsatu gabea". Eta hori orduko Elizaren diskurtsoaren kontra joatea zen. Ortodoxia katolikoaren ohartarazpen bat bidali zioten, eta Madrilgo katedra kentzekotan ibili ziren.[1][3]
  • Analogías vascas en el vocabulario sumerio-semítico (1955, «Euskarazko analogiak hiztegi sumerio-semitikoan»)[4]Antzekotasun lexikalak aurkitu zituen euskarazko hitz batzuen eta hizkuntza horitako ordainen artean (atzapar, itzal, zulo, uri, herr,i mihia,mingaina, gia, gizon, zabal, gau eta ilun)[1][4]
  • Vita in memoria hominum (1967, «Bizitza giza oroimenean»).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b c Aizpurua, Eneko. (2020). Bidasoan gora. ISBN 978-84-1360-000-0. PMC 1258411699. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  2. Juan, Errandonea Alzuguren,. ((1966)). Edén y Paraíso : Fondo cultural mesopotámico en el relato bíblico de la Creación. PMC 468367289. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  3. 1957-, Gil Bera, Eduardo,. (1999). Paisaje con fisuras : sobre literaturas antiguas, tratos y contratos humanos. Pre-Textos ISBN 84-8191-244-1. PMC 432727583. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  4. a b Errandonea, Juan. (1987). Analogías vascas en el vocabulario sumero-semítico : atzapar y los nombres sumero-semíticos de "uña, garra". (Ed. facsímil. argitaraldia) Editorial Txertoa ISBN 84-7148-213-4. PMC 21905360. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).

Ikus, gainera

  • Bidasoan gora liburua

Kanpo estekak

  • Juan Errandonea Alzuguren Real Academia de la Historia Española.
  • Juan Errandonea Alzuguren Mariano Estornés Lasa. Auñamendi entziklopedia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260975
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 21357487
  • ISNI: 0000000059198972
  • BNE: XX1004189
  • LCCN: n93100493
  • Open Library: OL2116919A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 40227
  • Lur: 01871/eu_e_2623/e2623
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q12260975