Jose Zapirain

Artikulu hau Errenteriako bertsolariari buruzkoa da; Donostiako bertsolaria gaitzat duena beste hau da: «Jose Zapirain Irastorza»
Jose Zapirain
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1873ko azaroaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1957ko urtarrilaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria

Literaturaren Zubitegia: 407

Jose edo Joxe Zapirain Aranburu (Errenteria, Gipuzkoa, 1873ko azaroaren 4a - 1957ko urtarrilaren 27a) euskal bertsolari eta idazlea izan zen.

Biografia

Oraindik gaztea zela geratu zen alargun. Emaztea, 1919ko otsailean gripearen pandemian hil zitzaion, bederatzigarren semeaz erditu berritan. Gerra garaian Zapirain familiak oso egoera gogorrak ezagutu zituen: faxistek Joxe eta bost seme preso hartu zituzten. Horietako bi (Jose Ramon eta Antonio) Donostian fusilatu zituzten. 1942an, beste seme bat (Saturnino) lan istripu batean galdu zuen.

Sarri, bere bizitza dohakabeari buruz ondu zituen bertsoak. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Joxe Zapirainen bertso sail ezagunenak hauek dira: 1914ko gerra, Bein mundutikan faltatzen danak, Alarguna, Len amar lagun giñan etxian, Biyotza penaz betia, Saturnino il zanian, Inpernua. Salbador Zapirain "Ataño" idazleak Joxe Zapirain bere aitaren bizitza kontatu zuen Txantxangorri kantaria (1979) izeneko eleberrian.

Lanak

Bilduma

  • Zapirain anaiak (1975, Auspoa)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Jose Zapirain literaturaren zubitegian
  • Zapirain anaiak PDFan
  • Txantxangorri kantaria PDFan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260744
  • Identifikadoreak
  • Literaturaren Zubitegia: 407
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 06120/eu_z_0431/z0431
  • Wd Datuak: Q12260744


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.