Jean-Claude Brisseau

Jean-Claude Brisseau
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Claude Henri Louis Brisseau
JaiotzaParisko 18. barrutia, 1944ko uztailaren 17a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 10. barrutia eta Paris, 2019ko maiatzaren 11 (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Prix France Culture Cinéma  (2003)
    Golden Leopard  (2012)

IMDB: nm0109885 Allocine: 9179 Allmovie: p188772 Edit the value on Wikidata

Jean-Claude Brisseau (Paris, Frantzia, 1944ko uztailaren 17a - ibidem, 2019ko maiatzaren 11) frantziar zinemagilea izan zen.

Bizitza

Frantseseko irakasle izan zen Aubervilliersko eskola batean, eta lan horretan ari zen lehenengo film luzea aurkeztu zuenean: Un jeu brutal (1983, Joko basati bat). Lan horretan, aita hiltzaile bat eta haren seme elbarritua dira pertsonaia nagusiak, eta ankerkeriaren pedagogia moduko batek lotzen ditu. Noce blanche (1989, Eztei zuria) lanean, aurrez aurre jartzen ditu ikasle bat eta haren irakaslea, baina harreman horrek fede erromantikoa bezain mistikoa erakusten du. Céline (1992) filmean, areagotu egiten da aurreko lanetako oinarri erlijiosoa. De bruit et de fureur (Zaratari eta indarkeriari buruz) beste era bateko filma da, hiri bateko auzo pobreenetako errealitate soziala erakusten duena. L'Ange noir (1994, Aingeru beltza) lanean, zalantzan jartzen da emakume baten misterioa, eta maisutasun handiz nahasten ditu zintzotasuna eta zolitasuna. Brisseau hiri handietako aldirietako bortxakeria erakusteagatik egin da batez ere ospetsu.

Filmografia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q953105
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 64267410
  • ISNI: 0000000121367985
  • BNF: 146534071 (data)
  • GND: 13258025X
  • LCCN: nr2004011051
  • NKC: jo20231174008
  • Tabakalera ID: 116427
  • SUDOC: 059730196
  • BIBSYS: 1488830534783
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01168/eu_b_4769/b4769
  • Wd Datuak: Q953105