Irain

Iraina pertsona batek beste bati buruz egiten duen adierazpena da, hori mindu edo eraso nahian. Batzuetan ez da erraza mugatzea adierazpen jakin bat iraina den edo ez, irainaren balorazioa desberdina baita kulturaren eta kultura baten baitan egoeraren arabera.

Haien izaera, ondore eta inguruabarren arabera, jendeak larritzat hartzen dituenean delitu izan daiteke, irain izenekoa.

Bere garaian euskara hizkuntza garbia eta irainik gabeko topikoa[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[2][3].

Irainen sailkapena

Joseba Aurkenerenak honako sailkapen hau argitaratu zuen[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[4].

  • Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja.
  • Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pitilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo…
  • Animaliak eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka…
  • Animaliak, soilik, aipatzen dituztenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti…
  • Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…
  • Landareen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto…
  • Koloreren bat aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, suegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri…
  • Adjektibo hutsak direnak: zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, Potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar…
  • Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero…
  • Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, mari-aurrizki daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri…
  • Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin…
  • Aurrean, maila ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil…
  • Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze…
  • Irain politikoak; frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, trenak ekarritako…
  • Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, erretxin…

Errererentziak

  1. a b Aurkenerena, Joseba. «erabili.eus - Irainbidea, euskararen baliabide aberatsa» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  2. «Irainak, kitzikak eta hitz larriak ere euskaraz» mintzalasai.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. Valverde, Miren. (2000-03-16). «Euskaraz ere ahobeltz» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  4. Irainak euskaraz | Euskarazko irainen zerrenda | Euskal irainak | Euskara. 2012-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Joseba Aurkenerena: Euskal irainak denon ahotan
  • Joseba Aurkenerena: Irainak euskaraz, harrobi zinez aberatsa.
  • Joseba Aurkenerena: Euskal irain bideak.
  • Joseba Aurkenerena: Sexua euskal irainetan.
  • Joseba Aurkenerena: Animaliak euskal irainetan.
  • Joseba Aurkenerena: Irainbidea, euskararen baliabide aberatsa.
  • Kike Amonarriz: "Euskarak balio du iraintzeko?"
  • Joseba Aurkenerena: Erronkarierazko irainak.
  • Joseba Aurkenerena, Covadonga García, Jon Zelaia: Irainka : (Euskal Irainen Bilduma)
  • Joseba Aurkenerena: Animaliak euskal iruditerian, irainetatik abiatuta. [1]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q571571
  • Commonscat Multimedia: Insults / Q571571

  • Wd Datuak: Q571571
  • Commonscat Multimedia: Insults / Q571571


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.