Ipar Gazako Gobernazioa

Ipar Gazako Gobernazioa
 Palestina
Administrazioa
Izen ofizialaمحافظة شمال غزة
Occupied territoryGazako lur zerrenda
ISO 3166-2PS-NGZ
Geografia
Koordenatuak31°33′N 34°30′E / 31.55°N 34.5°E / 31.55; 34.5
Azalera61 km²
Demografia
Biztanleria270.246 (2007)
Dentsitatea4.430,26 bizt/km²
Beit Hanoun herria.

Ipar Gazako Gobernazioa (arabieraz: محافظة شمال غزة‎) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah).[1] Gazako Zerrendaren iparraldean dago, eta mugakide ditu Israel ekialdean eta iparraldean, Gazako Gobernazioa hegoaldean eta Mediterraneo itsasoa mendebaldean. Gazako Zerrendako gainerako lurraldeek bezala, haren administrazioak ez du aire-eremurik, ezta itsas eremurik ere, Israelgo agintariek kontrolatzen baitituzte.

Ezaugarriak

61 km² ditu. Estatistiken Palestinako Bulego Nagusiaren arabera, barrutiko biztanleria 2007an 270.246 biztanlekoa zen (palestinarren % 7,2). Bost eserleku ditu Palestinar Kontseilu Legegilean, eta 2006an Hamaseko kideek irabazi zituzten denak.

Herriak

Hiru udalerri, bi landa-barruti eta errefuxiatu-eremu bat hartzen ditu.[2]

  • al-Beddawiya
  • Beit Hanoun
  • Beit Lahia
  • Izbat Beit Hanoun
  • Jabalia

Erreferentziak

  1. https://hmong.es/wiki/Districts_of_the_West_Bank_and_Gaza_Strip
  2. https://www.pcbs.gov.ps/Portals/_pcbs/PressRelease/census2007_e.pdf

Ikus, gainera

  • Palestina Estatuko lurralde-antolaketa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q181636
  • Lekuak
  • OSM: 4731200
  • Wd Datuak: Q181636
  • i
  • e
  • a
Palestinako gobernazioak
Zisjordania
Palestinako gobernazioen mapa
Palestinako bandera
Gazako zerrenda