Inauskai

Inauskaiak.

Inauskaia landareak inausteko tresna da, guraizeek bezala[1] bi xafla dituena.

Zuhaitz eta zuhaixkak inausteko bereziki diseinatutako tresna ebakitzailea da. Bere mekanismoa guraize batena bezalakoa da, ardatz baten inguruan mugitzen diren bi xafla baititu, palanka mekanismoa erabiliz, haien artean dauden objektuak mozteko. Inauskaien ezaugarri nagusia, guraizeekin alderatuta, da xafla ebakitzaileak laburragoak eta sendoagoak direla, landarearen atal lodiak moztu ahal izateko. Xafla ebakitzaile bakarrekoa edo bikoa izan daitezke.

Inauskai profesionalen xafla ebakitzailea kromatu gogor batez estalita dago, altzairuaren gogortasuna areagotzeko eta korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko (batez ere landareen izerdiaren eta herdoilaren aurka). Horrela ahoaren zorroztasunak luze irauten du, eta ebakia garbiagoa da, eritasunak sahiestuz.

Motak

Hauek dira eskuz erabiltzeko inauskai mota nagusiak:

  • Inauskai laburra edo inausteko guraizeak: xafla kurbatuak dituzte ebaki garbiak eta zurtoinetik hurbil egiteko.
  • Ingude-inauskaia: xafla ebakitzaileak gainazal lau baten gainean (ingudea) presioa egiten duena.
Inauskai luzea
  • Inauskai luzea edo bi eskuko inauskaia: kirten luzeak ditu, palanka indar handiagoa egiteko eta adar sendoagoak inaus ahal izateko.
  • Hagaxka inauskaia[erreferentzia behar]: inauskaia makil luze baten gainean dago eta soka batekin eragiten da, batez ere urrutiko adarrak inausteko zurubi bat erabili gabe.

Inauskai lagunduak ere badaude, profesionalek soilik erabiliak: inauskai elektrikoak eta inauskai pneumatikoak.

Ikus, gainera

  • Arte topiarioa

Erreferentziak

  1. Inauskai Euskaltzaindiaren Hiztegian Noiz kontsultatua: 2020-04-25

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q144764
  • Commonscat Multimedia: Secateurs / Q144764

  • Wd Datuak: Q144764
  • Commonscat Multimedia: Secateurs / Q144764
  • i
  • e
  • a
Nekazaritza eta lorezaintzako tresnak
Ingelesezko Wikipediarako estekak Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuentzat
Eskuzko tresnak
  • Aihotz
  • Aireztatzeko sarde? (en)
  • Aitzur
  • Aizkora
  • Belarra mozteko artazi? (en)
  • Egur-laztabin
  • Eskorga
  • Eskuare
  • Homi korear? (en)
  • Hori hori japoniar? (en)
  • Igeltsero-aitzur
  • Igitai
  • Hagaxka inauskai (en)
  • Inauskai labur
  • Inauskai luze
  • Inausketa-ganibet? (en)
  • Inausketa-zerra? (en)
  • Jorrai (en)
  • Kirpi indiar? (en)
  • Laia
  • Landatzaile? (en)
  • Lorategi-palote? (en)
  • Lorategi-sarde? (en)
  • Loreontzi-mahai? (en)
  • Lur-bahe
  • Pala
  • Pala estu? (en)
  • Pikotx
  • Sarde
  • Sega
  • Txertatzeko ganibet? (en)
  • Ureztontzi
  • Zelai sastatzaile? (en)
  • Zutoinentzako zuloak egiteko makina? (en)
Eskuzko edo autoindartutakoak
Autoindartutako tresnak
  • Eskokatzeko makina (en)
  • Hosto-haizatzaile? (en)
  • Lorategi-mahuka?
  • Motozerra
  • Ureztatze-ihinztagailu? (en)
  • Zuhaixka-mozle? (en)
Tresna motak
Basozaintzakoak
Ebaki eta arbastatzekoak
Eskuz erabiltzekoak
Garbitzekoak
Metala lantzekoak
Nekazaritza eta lorezaintzakoak
Neurtu eta lerrokatzekoak
Sukaldekoak
energia-iturridunak
Zura lantzekoak