Ikusi mendizaleak

Ikusi mendizaleak
Argoitia neba-arrebaken, Leihotikanen, Oskorriren, Imuntzo eta Belokiren, Fermin Muguruzaren eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen musika-lana
Egilea(k)Argoitia neba-arrebak, Leihotikan, Oskorri, Imuntzo eta Beloki, Fermin Muguruza eta Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Sorrera-urtea1966
Argitaratze-data1968
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
TonoaDo maior
HitzakSabin Lopez de Guereño
Bestelako lanak
MusikagileaSabin Lopez de Guereño
Argumentu nagusiamendia eta mendigoizalea

Ikusi mendizaleak euskal abesti herrikoia da, Sabino Lopez de Gereñok konposaturikoa.[1]

Sabin Gereñok konposatu zuen Ikusi mendizaleak martxa ezaguna, bere anaia Xabier Gereñok eskatuta, mendizaleek beren txangoetan abestu zezaketen abesti bat nahi zuela eta,. 1966ko gau batean asmatu zuen doinua eta, ondoren, letra.[1] Xabier Gereñok "Euskal Kantu Berriak" lehiaketara aurkeztu zuen, baina epaimahaiak ez zuen onartu "interes gutxiko martxa" gisa hartu baitzuen. Ordurako, partitura jadanik banatuta zegoen, hainbat txistularik eta orfeoi taldek egileak jakin gabe zabaldu zuten eta izugarri zabaldu zen.

1968an Argoitia neba-arrebak (Irune eta Andoni Argoitia) CINSAn argitaratu zuten albumaren errepertorioan abestia txertatuta zegoen. 1970ean piezaren copyrighta erregistratu zuen Sabin Gereño-k .

Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 5. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[2]

Abestiak bertsio ugari ditu eta artista askok interpretatu dute, besteak beste, musikari hauek: Argoitia neba-arrebak, Oskorri folk taldea, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Fermin Muguruza, eta Leihotikan rock talde; AEKantuz diskoetan ere txertatu ziren bertsio batzuk.[3][4]

Doinua

Hau da abestiaren partitura sinplifikatu bat (ez ditu errepikapenak kontuan hartzen):


\new Staff \with {
 midiInstrument = "flute"
}

\relative c'' {
 \time 2/4
 
 r4 g4 | e'2 | d8. e16 f8. d16| e2 | c2| a2 | b8. c16 d8. b16| c2 | g2 | \break
 e'2 | d8. e16 f8. d16| e2 | c2 | a2 | b8. c16 d8. b16| c2 | \break
 r8 e8 d8. c16 | d2 | d8. e16 f8. g16 | f2 | e8. g16 fis8. e16| fis2 | fis8. g16 a8. b16 | g4 |f4 
e4 d4 | \break
 e2 | d8. e16 f8. d16| e4 g4 (g4) g,4 | a4 f'4 | e4 d4 | c2 
}



\addlyrics {
 \lyricmode {
I -- ku -- si men -- di -- za -- le -- ak
ba -- so e -- ta ze -- la -- iak,
men -- di ton -- tor gai -- ne -- ra
i -- gon be -- har du -- gu.
Ez ne -- ke -- ak, ez -- ta bi -- de txa -- rrak
go -- ra, go -- ra, nes -- ka mu -- ti -- lak, a, a, a,
Gu eus -- kal -- du -- nak ga -- ra
Eus -- kal He -- rri -- ko -- ak.
Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik
bihotza erretan.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
 }
}
\midi {
 \context {
 \Score
 tempoWholesPerMinute = #(ly:make-moment 90 3)
 }
}

Hitzak

Hauek dira Oskorrik zabaldu zituen hitzak:[5]

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dogu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora, neska-mutilak, a,a,a,
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.
Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik
bihotza erretan.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria.
Gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.

Aitortzak

Erreferentziak

  1. a b Gartzia Gerra, Jone. (2020-09-01). «Berbetan SabIn Lopez de Gereño Arrarterekin, euskarazko abestien konpositorea."‘Ikusi Mendizaleak’ herriarena bihurtu da, nik herriari eman diot"» Prest! (Deustu: Prest! - Tokikom).
  2. «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. badok.eus. (2022). «Bilaketaren emaitzak: 'Ikusi mendizaleak'» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  4. Argiñano, José Luis. (2005). «Kantu lirikoa tradizionalak bildu dituzte bi irakaslek» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  5. Gereño, Xabier. (1966). «Ikusi mendizaleak» www.badok.eus (Badok.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  6. «Athleticek Sabin Lopez de Gereño omenduko du euskal derbian, ‘Ikusi Mendizaleak’ abestiaren sortzailea - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Kanpo estekak

  • "Ikusi mendizaleak" abestiaren ohiko bertsioa entzungai.
  • Lehiotikan taldeak "Ikusi mendizaleak" abestiaren Rock bertsioa
  • Oskorriren doinuz eginiriko "Ikusi mendizaleak" abestiaren bertsio tradizionala
  • Takolo, Pirritx eta Porrotxen abestiaren bertsioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3573281
  • Wd Datuak: Q3573281