Hipergluzemia edo hiperglizemiaren esanahia, odolean glukosa kantitate handiegia izatea da. Diabetes mellitus mota guztietan oinarrizkoa da. Hipogluzemiaren aurkakoa da.
Hipergluzemia eta intsulinari erresistentziak pazienteen eboluzioan eraginak dituzte: infekzioekiko erresistentzia ahultzen da, polineutopatiak izateko aukera handitzen da eta disfuntzio multiorganikoak; baina bereziki heriotza tasa.
Etimologia
Etimologikoki, hyper- grekeraz "gehiegi", -glyc- grekeraz "gozoa" eta -emia "odolekoa" esan nahi du.