Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hemoptisi
Deskribapena
Mota
bloody mucus (en) respiratory signs and symptoms (en)
Identifikatzaileak
GNS-10
R04.2
GNS-9
786.3
DiseasesDB
5578
MedlinePlus
003073
eMedicine
003073
MeSH
D006469
Hemoptisia[1] biriketako odola ahotik kanporatzea da, kopuru handiago edo txikiagoan. Hemoptisiaren definizioaren barnean kerru odoleztatua nahiz hemoptisi garbia, biak sartzen dira. Begi-bistakoa da hemoptisi garbia duenari beronen kausa espezifikoa aurkitzeko proba diagnostikoak egin beharko zaizkiola. Kerru odoleztatua duenak ere aztertua behar luke izan, azpiko erasana onberatzat jotzen ez bada behintzat. Hala ere, errepikatzen den hemoptisi-gertaera bat tratatzeko erarik onena, gertatzen den bakoitzean lehen aldia balitz bezala ebaluazio diagnostiko oso bat egitea da.[2]
Hemoptisi-gertakari errepikariak ez zaizkio automatikoki egotzi behar aurretik ezarritako diagnostiko bati, hala nola bronkiektasiari edo bronkitis kronikoari. Jarrera horrek eragin dezake lesio larririk ez diagnostikatzea, baina potentzialki tratagarria da.