Hegazti behatoki

West Midland Bird Club elkarteak Belvide urtegian (Ingalaterra) jarritako behatokia.

Hegazti behatokia basa-animaliak, bereziki hegaztiak, ikusteko normalean ezkutuan dagoen babestokia da. Jatorriz horrelako egiturak ehiztariek erabiltzen zituzten. Gaur egun ingurune babestuetan eta parkeetan ohikoak dira. Horien bidez animaliak gertutik ikus daitezke, haien mugimenduak eta lasaitasuna oztopatu gabe; adibidez, Euskal Herriko hezegune nagusietan, esaterako, aurki daitezke horrelako egiturak: Txingudin, Urdaibain, Salburuan, Pitillasen...

Behatoki motak

  • Behaketa dorreak, maila desberdinak izaten dituzte. Hauekin panoramika zabalak eta urrutikoak ikus daitezke.
  • Hegaztientzako pantailak, horma antzeko pantailak dira, sabaiarekin edo sabaiarik gabe. Behatzailea atzean ezkutatzen da.
  • Machans, zuhaitzetan edo labarretan jarritako plataformak dira. Jatorriz Indian erabiltzen ziren tigreak harrapatzeko.[1]
  • Behatoki aldakorrak, egitura arinak dira, kanpin denda itxurakoak. Ohialez eginak oso ohikoak dira naturaren argazkilarien artean.

Iruditegia

Hegazti migratzaileak behatzeko guneak Euskal Herrian

  • Urdaibai itsasadarra, Urdaibai Bird Center
  • Plaiaundiko parke Ekologikoa, Jaitzubia errela eta ibarra, Txingudi badia
  • Valderejo parkea
  • Sailburua parkea
  • Izki parkea
  • Guardia
  • Pitillas aintzira
  • Lizarrieta mendatea
  • Ibañeta mendatea, Lindus
  • Organbidexka mendatea (Bagargi)

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20091027111333/http://www.geocities.com/rs_suresh/article.html

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Hegaztien behaketari buruzko irizpideak, Birds Australia, 8.zk., 2002ko urtarrilaen 30ean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2244608
  • Commonscat Multimedia: Bird hides / Q2244608

  • Wd Datuak: Q2244608
  • Commonscat Multimedia: Bird hides / Q2244608