Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola
Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola | |
---|---|
Sarrera nagusia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′N 2°40′W / 42.84°N 2.67°W / 42.84; -2.67 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1959 |
Arkitektura | |
Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultate bat da.
Kokalekua
Mendizorrotza auzoaren ipar-ekialdean dago, Nieves Cano kalearen 12. zenbakian.
Historia
1959an sortua izan zen. Ingeniaritzako arlo desberdinei buruzko jakintza zabala daukaten 115 irakaslek osatutako taldea du, eta ikastegian, gaur egun, 900 ikasle inguru daude prestakuntza jasotzen. Horretarako, ezin hobeto ekipatuta eta eguneratuta dauden laborategiak erabiltzen dituzte[1].
Tituluak
- Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
- Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko Gradua.
- Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua.
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua.
Ikus gainera
- Donostiako Eskola Politeknikoa
- Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
- Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
Erreferentziak
- ↑ Aurkezpena. Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola. Euskal Herriko Unibertsitatea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Datuak: Q25929119
- Multimedia: Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz / Q25929119