Garroko jauregia

Garroko jauregia
 Monumentu historikoa
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaLekorne
Koordenatuak43°21′N 1°17′W / 43.35°N 1.28°W / 43.35; -1.28
Map
Ondarea
Mérimée IDPA64000106
Fatxada nagusia.

Garroko gaztelua, baita ere Lekorneko gaztelua, Lekornen (Lapurdi) kokaturik dagoen gaztelua da. Egun publikoari itxita dago, baina kanpoaldean Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia eta Asunak azoka ekologikoa ospatzen dira urtero. Jatorrizko eraikina XIV. mendekoa da. Gaztelua eta haren gelak monumentu historiko gisa katalogatuta daude 2015eko azaroaren 6ko dekretu bidez.

Historia

Garroko jaunak Lapurdiko etxe noble bat ziren, behin betiko Lapurdin kokatu aurretik Nafarroari lotuak. Gaztelua, Ingalaterrako erregearen aginduz XIII. mendean suntsitua, XIV. mendean berreraiki zen. XVI. mendean Garroko Urtubieko baroi bihurtuta, domeinu handi baten buruan, gaztelua berreraikitzeari ekin zioten 1700. urtean. Garroko gaztelua baroi mailara bihurtu zen 1654ko maiatzeko patente-gutunen bidez, Salvat d 'Alzat d' Urtubie Maria Garrokoaren senarraren alde.[1] Ondoren, 1700. urtean, berreraikia izan zen. Ondoren, baserritar giroko eraikinak atxiki ziren jauregi ondoan.

Azken jauna hil zenean (1923an), gaztelua Lesca jaunaren jabetzakoa izatera pasa zen, eta honek Baionako hiriari utzi zion. 1995ean Mendionde udalerriaren jabetza izatera pasa zen. Euskal Herriko lehen nekazaritza eskola (gaur egun Lycée Armand-David Hazparnen), gazta fabrika, oporretarako kolonia eta katekesirako tokia izan zen.[2][3] Nekazaritza erakundea 1973an itxi zen, eta Baiona hiriak Lekorne udalerriari eman zion domeinua 1996an.

Gaur egun, eskultura-estudio bat du, eta kultura-ekitaldietarako esparru gisa erabiltzen da. Eraikinaren kanpoaldean kultura ekitaldiak antolatzen dira. Bestalde, Ramuntxo Biscay azken jaraunsle legitimoak jabariaren jabetza erreklamatzen du.

Erreferentziak

  1. Éric Thiou, Dictionnaire des Titres..., 2003, 128.or. - LP enregistrées à Bordeaux (AD33, 1B 27, f° 68v°).
  2. https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/PA64000106
  3. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/47239.pdf

Kanpo estekak

  • "Argi izpi bat Garroarentzat", Ipar Euskal Herriko Hitza, 2014/06/27.
  • Garroko jauregia zerutik ikusita Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2969303
  • Commonscat Multimedia: Château de Garro / Q2969303

  • Wd Datuak: Q2969303
  • Commonscat Multimedia: Château de Garro / Q2969303
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Baronatarren dorretxea • Buradongo gaztelua • Gebara gaztelua • Labrazako gaztelua • Lanosko gaztelua • Marutegiko gaztelua • Mendoza dorretxea • Otxanda Andrearen dorreaZabalateko gaztelua
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Abadia jauregiaEzpeletako gaztelua • Garroko jauregia • Gaztelu Berria • Gaztelu Zaharra • Gixuneko gazteluaHaitze gazteluaHaltia gazteluaUrtubia gaztelua
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa