Farah probintzia

Artikulu edo atal hau «Farahko probintzia» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida)
Farah probintzia
 Afganistan
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaFarahko probintzia
Geografia
Koordenatuak32°20′37″N 62°07′10″E / 32.3436°N 62.1194°E / 32.3436; 62.1194
Map
Demografia
Biztanleria54.000 (2012)

Farah (Paxtueraz/persieraz: ‏فراه‎), Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. Iparraldean Herat probintziarekin du muga, ipar-ekialdean Ghor probintziarekin, hego-ekialdean Helmand probintziarekin, hegoaldean Nimruz probintziarekin eta mendebaldean Iranekin. 48.471 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 458.500 biztanle zituen.[2] Hiriburua Farah da eta lurraldeko hiri garrantzitsuenetarikoak Anar Darreh eta Šindand dira..

Biztanle gehienak (%80) paxtunak dira. Tajikak %14 dira eta badira gutxiengo belutxi, aimak eta hazarak ere.

Kultura eta gizartea

Irango goi-lautadarekin mugan dago lurraldea, eta biztanleria lurraldean barrena zabalduta bizi da. Ezagunak dira gaztelu-hondakinak, besteak beste.

Etniei dagokienez, paxtunak dira Farah-ko biztanle gehienak (%80 inguru), baina hiriburuaren inguruan eta lurraldean zehar beste etnia batzuetakoak ere badaude: Tajik etniakoak, Aimaq-ak, Baloch-ak eta Hazarak.

Orokorrean, gizarte-antolaketa patriarkala daukate: tribu-buruak (ia beti gizonezkoak) errespetu handiz tratatzen dituzte, eta familiak indar handia dauka.

Erlijio nagusia islama da; gehienak suniak dira, baina hazara gehienak xiitak dira.

Lurraldean hizkuntza hauek egiten dira: dari, persiera, paxtuera eta baloch hizkuntza.

Barrutiak

Farah Probintziako barrutiak

Farah Probintziak barruti hauek ditu:

  • Anar Dara
  • Bakwa
  • Bala Buluk
  • Farah (barrutia)
  • Gulistan
  • Khaki Safed
  • Lash Wa Juwayn
  • Pur Chaman
  • Pusht Rod
  • Qala-i-Kah
  • Shib Koh

Erreferentziak

  1. World Gazetteer: Afghanistan: Administrative Divisions (population and area)[Betiko hautsitako esteka]
  2. Islamic Republic of Afghanistan Central Statistics Organization (CSO)

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) nps: Farah Province
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q593156
  • Commonscat Multimedia: Farah / Q593156

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 136284329
  • GND: 4561199-3
  • LCCN: n2010056654
  • NARA: 10044380
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q593156
  • Commonscat Multimedia: Farah / Q593156
  • i
  • e
  • a
BadakhshanBadghisBaghlanBalkhBamijanDaikondi • Farah • FariabGhazniGhorHelmandHeratJowzjanKabulKandaharKapisaKhostKunarKunduzLaghmanLogarNangarharNimruzNuristanOruzganPaktiaPaktikaPanjshirParwanSamanganSar-e PolTakharWardakZabul