Eulate[3] ([eulate]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da, Lizarrako merindadekoa. Iruñetik 70 kilometro dago. 315 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Geografia
Kokapena eta inguru naturala
Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Urbasa mendilerroaren hegoaldean, NA-7185 errepidean. Eulatek Urbasako mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Ameskoabarrenekin ekialdean, Aranaratxerekin mendebaldean, eta Lanarekin hegoaldean.
Eulatek hiru auzo ditu: Erdigunekoa elizaren inguruan, ekialdean Copalacioko auzoa, eta mendebaldean Gonea. Urbasako mendilerroaz gain, Lokizgo mendilerroa ere udalerritik gertu dago.
Klima eta landaredia
Udalerriaren iparraldean klima atlantikoa eta azpiatlantikoa nagusitzen da; herrigunean eta Eulateko gunerik beherenetan, berriz, ezaugarri mediterraneoak dauzka. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400 mm artekoak, ugariagoak iparraldeko mendietan. Urteko egun euritsuak 120 inguru izaten dira.
Herriaren inguruko basoetan, haritz eta ametzak dira espezierik ohikoenak, guztira 652 hektarea hartzen baitute. Horrez gain, iparraldean pagoak ere badira.
2023ko udal hauteskundeetara hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu zuten Eulaten: Agrupacion Electoral Eulate. Zerrenda horretako burua, Beñat Ruiz de Larramendi, da herriko alkatea.[4][5]
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Eulate eta eskualdeko beste hainbat herritan.
2023an aurkitu zen Eulateko dotrina, Juan Migel Gartzia de BakedanokXVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran idatzitakoa. Testu horrek frogatzen du garai hartan bazirela euskaldunak Ameskoan, nahiz eta, ordurako, elebidunak ziren segur aski, eta euskara itzaltzen ari zen. Izan ere, bestelako iturriei esker, jakina zen 1800. urtean Aranaratxeko Fernando Albizu Iturmendin apez aritzeko egokitzat jo zutela, besteak beste, euskaraz zekielako. Hartara, dudarik ez dago etxetik zekarrela euskara, hangoa baitzuen familia, eta Araban ibili zenean ere hango parrokietan erabili zuela, herri horiek orduan euskaldunak ziren-eta.[8]
Eulateko dotrinak, bada, Eulaten euskara bizi zela erakusteaz gain, euskara hori nolakoa zen jakiten ere lagundu du. [9]
Ondasun nabarmenak
Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendean harriz eginiko eraikina da, baina ondorengo mendeetan, eta XVIII. mendean aldaketa sakonak jasan zituen dorre eta teilatuan. Udalerriak baditu beste baseliza batzuk: San Joan Bataiatzailearen baseliza aurregotikoa, XIII. mendean eraikia, eta Nunilo eta Alodia Sainduen omenezko baselizak, biak XVI. mendekoak.
Eulateko jauregia, XVI. mendean eraiki eta 1835 suntsitutako jauregia. Gaur egun, jauregiaren arrastoak babesturik daude. Bertan, XIV mendeko iturriek gotorlekua bazegoela aipatzen dute, Alvarez de Eulate leinuarena.
↑ abcLos vecinos de 54 ayuntamientos ya saben quién será su alcalde al concurrir solo una candidatura. Diario de Noticias, 2023-04-26, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
↑38 udalek eta 77 kontzejuk ez dute hauteskunderik egingo hautagaitzarik ez dutelako. fnmc.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
↑ ab(Gaztelaniaz)«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es(Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
↑«Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea: Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena(Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
↑ abcSantazilia, Elaitz. Ameskoako euskaraz idatzitako testu zahar bat agertu da. Argia, 2023ko azaroak 27, CC BY-SA, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
↑ abSantazilia, Ekaitz. «Eulate euskaldun XVIII. mendean (edo)» Euskera (Euskaltzaindia) 68.
↑Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira. Eitb, 2017ko ekainak 22, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
Bibliografia
García de Albizu, Balbino; Aranzadi, Telesforo de. (2010). Conociendo el pasado amescoano. Lamiñarra ISBN 978-84-613-9872-0.