Erraldoien hilobiak

Sa Ena 'e Thomes erraldoien hilobia, Dorgalin.

Erraldoien hilobiak Sardiniako uhartean aurki daitezkeen gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Taldeko hilobiak dira, nuraga kulturak eraikiak. Europar kontinentean ez daude hilobi horien parekoak: laukizuzen oinplanoa lurrean sartutako harrizko lauzekin eraikitako abside batekin.

Egitura

Funtsean hilobi hauek 5 eta 15 metroko luzeraz eta 1 eta 2 arteko garaieraz duen hil ganberak dira. Egituraren aurrealdean zirkuluerdi batekin mugatuta dago, sinbolikoki, zezen baten adarrak. Zirkuluerdi horren erdian hilobi zaharrago bat egoten zen non zulo txiki batez hilobian sartzerik baitzegoen. Zulo horren ondoan obelisko bat altxatzen zen, sardieraz betile; azken honek ziur aski hildakoen loa zaintzen duten jainkoen edo arbasoen sinboloa.

Erabilera

Erraldoien hilobiak nuraga kulturako partaideek hildakoak gordetzen zituzten tokiak ziren. Normalean, herrietatik kanpo egoten ziren eta bertan pertsona asko lurperatzen zen, 100tik 300etara. Tribu partaideek toki horietara hurbiltzen ziren hildakoei omenaldiak egiteko. Hilobian sartu aurretik hildakoei haragia kentzen zieten eta horren aztarnak berreskuratu diren hezurretan ikus ahal izan da. Hildakoak asko zirenean orduan lur azpian sartzen ziren. Hilobi horietan hildakoak ez ziren gizarte-mailen edo hierarkien arabera jartzen; guztientzat trataera bera egiten zen.

Ikus, gainera

  • Nuraga kultura
  • Nuraghe
Hilobien banaketa Sardiniako mapan.

Hilobi nagusiak

  • Su Mont'e s'Abe, Olbia
  • Sa Dom'è s'Orcu, Quartucciu
  • Aiodda, Nurallao
  • Coddu Vecchiu eta Li Lolghi, Arzachena
  • Sa Dom'è s'Orcu, Siddi
  • Imbertighe, Borore
  • Madau, Fonni
  • Muraguada, Bauladu
  • Osono, Triei
  • Tomb of San Cosimo, Gonnosfanadiga
  • S'Ena'e Thomes, Dorgali
  • Bainzu, Borore
  • Sa Farch'e S'Artare, Seneghe

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Youtubeko bideoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1523627
  • Commonscat Multimedia: Giants graves / Q1523627

  • Wd Datuak: Q1523627
  • Commonscat Multimedia: Giants graves / Q1523627
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erraldoien hilobiak Aldatu lotura Wikidatan