Elkar Hiztegi Entziklopedikoa

Elkar Hiztegi Entziklopedikoa
Jatorria
Argitaratze-data1996
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Elkar Hiztegi Entziklopedikoa edo besterik gabe Euskal Hiztegi Entziklopedikoa Elkar argitaletxeak 1996an eta 2003an argitaratu zuen euskarazko entziklopedia izan zen.[1]

2012an Plazagunea argitaletxeak Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa plazaratu zuen online moduan, 2003ko Elkar Hiztegi Entziklopediko honen edukiak eguneratu ondoren.

Edukia

75.000 artikulu labur bildu zituzten liburuki bakar batean. Artikulu horietatik 25.000 ziren onomastikakoak (toki- eta pertsona-izenak), Euskal Herriko 6.000 barne. 3.600 ilustrazio integratu ziren (argazkiak, eskemak, mapak, marrazkiak edo taulak), eta guztira 13 milioi eta erdi testu-karaktere.

Diseinua eta oinarria Elhuyar Fundazioak 1993an argitaratu zuen Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoarena eta 1996an argitaratu zen Euskal Hiztegi Entziklopedikoa izan zen.[2]

Argazkien iturriak hamasei hauek izan ziren: Argia, Xabier Artola, Aitor Bayo, Corel Stock Photo library, Elhuyar Fundazioa, Arturo Elosegi, Euskaldunon Egunkaria, Mikel Goikoetxea, Jakin, Jose Mari Lopez, Alfontso Mujika, Photomuseum, Sabino Arana Fundazioa, Ramon Serras, Xabier Ubeda, eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

  • Edukien estatistikak
    Edukien estatistikak
  • Egileak
    Egileak
  • Artikuluen egitura
    Artikuluen egitura

Lan taldea

Edizioaren erredakzio taldean aditu hauek egon ziren: Txiliku Aranguren, Elisabete Asumendi, Sagrario Barandiaran, Lierni Garaikoetxea, Ageda Jauregi, Axun Muñagorri Andoni Sagarna eta Beatriz Zabalondo.

Erreferentziak

  1. Hiztegi entziklopedikoa. Elkar 2003 ISBN 84-9783-024-5. PMC 433518600. (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  2. Berria.eus. (1996-12-07). «Euskal Hiztegi Entziklopedikoa larunbatetik» Euskaldunon egunkara (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

Ikus gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115311227
  • Wd Datuak: Q115311227