Elisabetta Dami

Elisabetta Dami

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMilan, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakhaur literatura idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Geronimo Stilton (en) Itzuli
Izengoitia(k)Geronimo Stilton
elisabettadami.com eta geronimostilton.be
IMDB: nm4819505 Edit the value on Wikidata

Elisabetta Dami (Milan, 1958) haur literaturako italiar idazle bat da, besteak beste Geronimo Stilton pertsonaiaren liburu sortaren egilea. Bilduma honetako lehen 22 liburuak euskaratuta daude.

Bizitza

Piero Dami argitaratzailearen alaba izanik, hamahiru urte zituela hasi zue bere ibilbidea literaturaren munduan, bere familiaren argitaletxean, zuzentzaile-lanak egiten. Lehen narrazioak 19 urterekin egin zituen.

Hegazki-pilotu eta paratxutista karneta atera zuen 20 urterekin, eta 23 urte zituenean munduan zeharreko bidaia luze bati ekin zion berak bakar-bakarrik. Biziraupen-ikastaro bat egin zuen Mainen, Estatu Batuetan. Bidaia horretan, hainbat abentura bizi izan ditu: trekkinga Nepalen, Kilimanjaro mendia igo, Saharako 100 kilometroko maratoia, eta hiru aldiz parte hartu du New Yorkeko maratoian.[1]

Geronimo Stilton

Ospitale pediatriko batean borondatezko lanak egiten ari zelarik bururatu zitzaion ume eta gaztetxoentzako abenturazko istorio batzuk idaztea, sagu bat protagonista zutenak, ospitaleko umeak dibertitzeko. Hori izan zen Geronimo Stilton pertsonaiaren jaiotza. Italian egundoko arrakasta izan zuen, bai eta gero beste leku askotan ere, liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli direlako, besteak beste euskarara. Stiltonen istorioetan, abenturak eta umorea dira nagusi, eta laguntasuna, bakea eta naturarekiko errespetua sustatzen dira.

Erreferentziak

  1. (Italieraz) Elisabetta Damiren biografia italieraz

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1749076
  • Commonscat Multimedia: Elisabetta Dami / Q1749076

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 200146462772527772798
  • ISNI: 0000000120286323
  • BNE: XX901020
  • BNF: 12732433t (data)
  • CANTIC: a11891592
  • GND: 1015898467
  • LCCN: no2008068999
  • NKC: jo2011657799
  • SUDOC: 163353786
  • ICCU: CFIV349039
  • Open Library: OL2703408A
  • Wd Datuak: Q1749076
  • Commonscat Multimedia: Elisabetta Dami / Q1749076