E immunoglobulina

Ig E antigorputzaren egitura.

E immunoglobulina (Ig E) odolean eta linfan dagoen immunoglobulina da, alergia prozesuekin zerikusi handia duena. Antigorputz honen odol-kontzentrazioa handia da parasitosi bat duten gaixoengan ere.

Egoera normalean kopuru oso txikian dago odol-plasman (bost immunoglobulinen artean bera da urriena): 0,00005mg/ml.

Bere pisu molekularra 180.000 Daltonekoa da. Mastozitoen gainazalean dago, histamina askatzen duten immunitate-sistemaren zelulen azalean, alegia. Alergia prozesuetan alergenoak E immunoglobulinei atxikitzen dira, eta hauek mastozitoen gain jarduten dute, histamina askatuz eta alergiaren ohiko sintomak agertuz [1]

Ig E molekula monomeroa da eta antigorputzetan ohikoa denez lau polipeptido katez osatua dago. Ez du konplementu sistema aktibatzen, eta bere erdibizitza laburra da, 1-5 egunetakoa.

Immunoglobulina hau oso eraginkorra da helminto bezalako bizkarroien aurka, mikrobioak baino handiagoak direnak (bizkarroi horiek ez dira suntsitzen ohiko fagozitosien bidez, handiegiak direlako) [2]

Erreferentziak

  1. Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 412-413 orr. IBSN: 84-291-1871-3
  2. Murphy, Kenneth; Paul Travers, Mark Walport (2008). «Chapter 9: The Humoral Immune Response». Janeway's Immunobiology (ingelesez) (7. edizioa). Garland. pp. 409-417. ISBN 0815341237

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q79455
  • Commonscat Multimedia: Immunoglobulin E / Q79455

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D007073
  • FMA: 62875
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 37341-29-0
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 37341-29-0
  • Wd Datuak: Q79455
  • Commonscat Multimedia: Immunoglobulin E / Q79455