Deep South

Deep South, ingelesezko espresioa, euskaraz "Hegoalde Sakona" bezala itzul daiteke. Izen horrekin Ameriketako Estatu Batuetako zonalde geografiko eta kultural handi bat azaltzen da. Besteak beste, horren barruan estatu hauexek egongo lirateke:[1]

  • Hego Carolina,
  • Misisipi,
  • Florida,
  • Alabama,
  • Georgia
  • Luisiana
  • Arkansas

Zerrenda hau nahiko aldakorra da eta historikoki aldaketak izan ditu. Jatorriz, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu ondoren, kontzeptua estatu konfederatuei edo "Zazpi Estatuei" izendatzeko erabili zen; hauek ziren: Hego Carolina, Misisippi , Florida , Alabama , Georgia , Luisiana eta Texas. Gaur egun Texas askotan ez da sartzen baina badira oraindik orain kulturalki Deep Southeko zonaldeak estatu horretan.[2]

Multzo horren aldean Old South edo "Hegoalde Zaharra" aipatzen da.

Erreferentziak

  1. http://www.thefreedictionary.com/Deep+South
  2. The Encyclopedia of Southern History. Edited by David C. Roller and Robert W. Twyman. "Louisiana State University Press" 1979

Ikus, baita ere

  • Old South

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q864007
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q864007