Colón salvadortar

Artikulu hau El Salvadorko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Colón».

Colón salvadortarra (gaztelaniaz: Colón salvadoreño), El Salvadorko Errepublikan 1919 eta 2001 bitartean zirkulazioan egon zen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea SVC zen eta bere sinboloa ₡. Colón salvadortar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta colón bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Kristobal Kolon nabigatzaile, esploratzaile, kartografo, almirante, erregeorde eta gobernadore orokorraren omenez izendatua izan zen[1][2].

Historia

1919an peso salvadortarra ordezkatu zuen[1]. 2001eko lehenengo egunean berriz, estatubatuar dolarrak, colón salvadortarra ordezkatu zuen[1][2].

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2017-07-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) Banco Central de Reserva de El Salvador. (Noiz kontsultatua: 2017-07-15).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) El Salvadorreko Erreserbako Banku Zentralaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q829043
  • Commonscat Multimedia: Money of El Salvador / Q829043

  • Wd Datuak: Q829043
  • Commonscat Multimedia: Money of El Salvador / Q829043