Chicomuceltec hizkuntza

Chicomuceltec hizkuntza [Tʃikomuselteko]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexiko ( Chiapas) eta Guatemala (Huehuetenango)
HiztunakXX.mendearen 80 hamarkadan desagertuta [1]
EskualdeaMesoamerika
Hizkuntza sailkapena
Maia hizkuntzak, Huasteko hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Alfabetoabaliorik ez
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3cob
Ethnologuecob
Glottologchic1271
IETFcob
Chicomuceltec hizkuntzaren lotura linguistikoak.

Chicomuceltec hizkuntza (baita Chikomuselteko edo Chicomucelteko ere; antzinean Cotoque ) maia hizkuntza bat zen, huasteko familiakoa. Hiztunak Chiapas inguruan kokatzen ziren: Chicomuselo, Mazapa de Madero eta Amatenango de la Frontera herrietan. Guatemalan ere gutxi batzuk baziren. Joan den mendeko 80. hamarkadan desagertutzat eman zen Chicomuceltec hizkuntza.[1] Gaur egun, haien oinordekoek, 1500 Mexikon eta 100 Guatemalan, gaztelaniaz hitz egiten dute.

Historia

Hizkuntza honen inguruko lehenengo dokumentazioa XIX. mendean eman zen, Mesoamerikan Karl Sapper linguistak egin zituen lehenengo bidaietan.[2] Txosten horiek 1888tik 1895ra agertu ziren. 1930an huasteko hizkuntzarekin zuen lotura behin betiko ikusi zen (Kroeber, 1939). Hizkuntza honen testigantza zaharrena 1775kokoa da eta Pariseko Frantziako Liburutegi Nazioanalean dago jasota; testu katoliko batean hizkuntza horren zortzi esaldi jasotzen ziren. Bertan Cotoque izena ematen zitzaion.

Hipotesiak

Beste huasteko hiztuekiko isolamendua justifikatzeko hipotesi desberdinak planteatu dira:

  • Lehen tartean baziren gaur egun desagertuta dauden beste maia hizkuntza, bereziki golfoaren kostaldean. Chicomuceltec hizkuntzaren erabiltzaileak jatorrizko lurraldetan gelditu ziren, poliki-poliki bestekiko hurrunduta.
  • Populazio isolatu hori iparraldetik hegoaldera eginiko migrazio baten ondorio da.[3]

Erreferentziak

  1. a b Campbell y Canger (1978), Ethnologuen "Chicomuceltec" sarrera (Gordon 2005)
  2. https://web.archive.org/web/20160821183150/http://maya.hum.sdu.dk/mayabiblioauth.html
  3. María Teresa Fernández de Miranda (1968). "Inventario de materiales clasificatorias". Norman A. McQuown egilearen liburuan: Handbook of Middle American Indians, vol. 5: Lingüística . R. Wauchope (General Editor). Austin: University of Texas Press . pp 63-78. ISBN 0-292-73665-7 . OCLC 277126 .

Bibliografia

  • Lyle Campbell eta Una Canger (1978). "Últimos estertores de Chicomuceltec". Revista Internacional de Lingüística de América (Chicago, IL: University of Chicago Press, 44: 228-230. doi : 10.1086/465548 . ISSN 0020-7071 . OCLC 1753556.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3307204
  • Identifikadoreak
  • AAT: 300388108
  • Wd Datuak: Q3307204