Blairquhan gaztelua

Blairquhan gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Ayrshire
Koordenatuak55°18′58″N 4°34′39″W / 55.316°N 4.57752°W / 55.316; -4.57752
Map
Historia eta erabilera
JabeaSir David Hunter-Blair, 3rd Baronet (en) Itzuli
KomisarioaSir David Hunter-Blair, 3rd Baronet (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea

Blairquhan gaztelua (ingelesez: Blairquhan Castle) Eskoziako Straiton herrixkan dagoen gaztelu bat da, Maybole herritik hurbil. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia

Blairquhan lurraldean lau familia handi bizi izan ziren hurrenez hurren. 1346an McWhirter familiak dorretxea eraiki zuen, 1573an Kennedy familiak eskuratu zuen, XVII mendean Whiteford familiaren eskutan gelditu zen eta hauen diru porrotaren ondoren Sir David Hunter Blair baroiak erosi zuen.

1820an William Burn eskoziar arkitektoari gaztelu zaharra bota eta jauregi berria eraikitzeko enkargua egin zion. Honek Tudor estiloan eraiki zuen. 1824an bukatu zuten eraikuntza.

Ingurua

Bost kilometrotako etorbidea da gazteluak duen erakargarritasun handiena. Girvan ibaia jarraitzen du eta ertzetan hesitruriko lorategi ederrak daude. Sir Edward Hunter-Blair (1920-2006), zortzigarren baroia, hortikulturan eta basogintzan aditua zen eta bizitza guztia erabili zuen gaztelua zaindu eta lorategiak mantentzen.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4924231
  • Commonscat Multimedia: Blairquhan Castle / Q4924231

  • Wd Datuak: Q4924231
  • Commonscat Multimedia: Blairquhan Castle / Q4924231