Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arritmia hitzak bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo handia barne hartzen du. Sailkapen orokor handia eginez, arritmiak azkarregi (takikardiak) edo motelegi (bradikardiak) joan daitezke, eta erregular edo irregularrak izan daitezke. Halaber, arritmiak egoera patologikoa edo anormala islatu dezake baina fisiologikoak edo normalak izan daitezke ere bai. Patologikoen artean bizitza arriskuan jartzen dituztenak daude, fibrilazio bentrikularra adibidez, baina hain larriak ez direnak ohikoagoak dira, guztien buruan fibrilazio aurikularra baitago.
EKGren bidez diagnostikatzen dira, sarritan sintomarik ematen ez dutelako.
Sailkapena
Aurikularrak
Taupagailu aurikular migratzailea.
Takikardia aurikular multifokala.
Flutter aurikularra.
Fibrilazio aurikularra.
Loturarenak
Takikardia suprabentrikularra.
Birsarrera nodalaren takikardia, takikardia suprabentrikular bat-batekoa edo Bouvereteren gaixotasuna.
Loturaren takikardia.
Aurikulo-bentrikularra
Wolff-Parkinson-Whiteren sindromea.
Lown-Ganong-Levineren sindromea.
Bentrikularrak
Uzkurdura bentrikular goiztiarrak (PVC edo Premature Ventricular Contractions), bigeminismo eta trigeminismoa barne.
Erritmo idiobentrikular azkartua.
Takikardia bentrikular monomorfikoa.
Takikardia bentrikular polimorfikoa.
Fibrilazio bentrikularra.
Bihotz-blokeoak
Lehen mailako bihotz-blokeoa.
Bigarren mailako bihotz-blokeoa:
1 motakoa edo Mobitz I.
2 motakoa edo Mobitz II.
Hirugarren mailako bihotz-blokeoa edo osoa.
Tratamendua
Antiarritmikoen artean ezagunenak digoxina, amiodarona eta betablokeatzaileak ditugu.