Arkeologi Museoa

Arkeologi Museoa
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena

Arkeologi Museoa Bilbon dagoen Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentroa da. Lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu[1]. Arkeologi Museoak 2009ko apirilaren 3an inauguratu zuten[2][3], aurretik geltokia izandako eraikina propio zaharberritu ostean.

Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarra da gaur egun zuzendaria.

Euskal Museoaren, antzina, Bizkaiko Museo Arkologikoa izandakoaren bildumen zati bat jaso du, eta Bizkaiko lurraldean egindako indusketa arkeologikoetan ateratako objektuekin bere bilduma osatzen jarraitzen du.

Museoaren argitalpenak

Bi argitalpen kaleratzen ditu. "Arkeologi museoa: koadernoak" aldizkari monografikoetan behin behineko erakusketak, kongresuak eta Ondare kulturala gaitzat hartzen dituzte, eta museoko gidan, erakusketa iraunkorra jaso da.

Bildumak

Museoak bi fondo mota ditu: arkeologikoak eta dokumentalak

Pieza arkeologikoak

Arkeologia aurkikuntzek osatzen fondo arkeologikoak, indusketa arkeologikoetatik etorritako izaera ezberdinetako objektuek osatzen dituzte (harria, zeramika, hezurra, beira, burdina, ikatza, sedimentuak...).

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko

Aginduaren bidez, Arkeologi Museoa Bizkaiko Lurralde Historikoan

aurkitutako interes arkeologiko eta paleontologikoko biltegi zentrotzat hartu da.

Bilduma hau bestelako material arkeologikoekin osatzen da, hala nola, Euskal Museoaren eta Eleiz Museoaren jabetzakoak diren piezak, edo urteetan zehar estelak, aztarna arkitektonikoak edota bestelako materialak bildu dituzten partikularrenenak. Azken kasu horretan ere partikularrek titulartasuna gorde dezakete.

Dokumentuak

Objektuen eta jatorrizko testuinguru arkeologikoen lotura estua kontuan hartuz, bildumaren txosten, ikerketa, planimetria, irudi eta indusketa arkeologikoen txostenekin osatzen da.

Halarik ere, fondo hauen %2 baino gutxiago dago ikusgai, izan ere, dokumentu historikoak diren aldetik, beraien proiektuak aurrera atera nahi dituzten arkeologo eta ikerlariek kontsultatu, aztertu eta iker ditzakete.

Erakusketa iraunkorra

Zazpi bloketan dago antolaturik, kultura epe nagusi bakoitzeko bana: Paleolitoa, gizarte ehiztari biltzaileen garai zabala (K.a. 100000 K.a. 4000); Neolitoa, ehizatik ekoizpenera garapena egiten den aldia (K.a. 4000 K.a. 800); Burdin Aroa, burdinaren lanketa zabaldu eta kastroak eraikitzen dituzten kulturak (K.a. IX. mendea K.o. I. mendea); Erromatar aroa. Lurraldearen ustiapena areagotu egiten eta Inperioaren merkataritza bideak eraikitzen direnean (K.o. I V. mendeak); lehen Erdi Aroa, gerlariek eta nekazarien aroa (K.o. VI-XIV. mendeak), Bigarren Erdi Aroa, hiriko bizitzaren garapenaren unea (K.o XIII-XV. mendeak) eta Aro Modernoa, paisaia berriak sortzen direnean (K.o. XV-XVIII. mendeak).

Paleolitoa

  • Bolinkobako haga edo sastakai dekoratua eta koba bereko oreinaren hortz zulatuak
    Bolinkobako haga edo sastakai dekoratua eta koba bereko oreinaren hortz zulatuak
  • Santimamiñeko leizean aurkitutako hezurrezko arpoia.
    Santimamiñeko leizean aurkitutako hezurrezko arpoia.
  • Dima udalerriko Axlor kobazuloan aurkitutako Musteraldiko gezi-puntak, Levallois teknikarekin eginak.
    Dima udalerriko Axlor kobazuloan aurkitutako Musteraldiko gezi-puntak, Levallois teknikarekin eginak.

Neolitoa

  • Muskizko Pico Ramos haitzuloan berreskuratutako aizkora landuak eta zeramikazko ontzi zilindrikoa.
    Muskizko Pico Ramos haitzuloan berreskuratutako aizkora landuak eta zeramikazko ontzi zilindrikoa.

Burdin Aroa

  • Kosnoagako herri gotortua (Gernika)
    Kosnoagako herri gotortua (Gernika)
  • Berreagako estela (Mungia, Zamudio eta Gamiz-Fika
    Berreagako estela (Mungia, Zamudio eta Gamiz-Fika
  • Larraganenako estela (Gorliz)
    Larraganenako estela (Gorliz)
  • Arrolako gotorlekuko indusketetan berreskuratuta.
    Arrolako gotorlekuko indusketetan berreskuratuta.

Erromatar garaia

  • Foruan aurkitutako Ivilia edo Tutela jainkosaren aldarea. K.o. I - II. mendea.
    Foruan aurkitutako Ivilia edo Tutela jainkosaren aldarea. K.o. I - II. mendea.
  • Caligae (erromatar espartinak) batzuen iltzeak
    Caligae (erromatar espartinak) batzuen iltzeak
  • Sakonako altxorra (Errigoiti). K.o III. mendea.
    Sakonako altxorra (Errigoiti). K.o III. mendea.

Edi Aroa

  • Setioetan katapultarekin botatzen ziren harrizko bolak. Untzuetako gazteluaren inguruan aurkituak.
    Setioetan katapultarekin botatzen ziren harrizko bolak. Untzuetako gazteluaren inguruan aurkituak.
  • Erdi Aroko itsasontzi baten hondarrak. Oholak bata bestearen gainean elkartzen ziren kroskoa egiteko (Tringladillo eran).
    Erdi Aroko itsasontzi baten hondarrak. Oholak bata bestearen gainean elkartzen ziren kroskoa egiteko (Tringladillo eran).

Erreferentziak

  1. «BizkaiKOA» www.bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  2. Iñaki (koord.), García Casmino. Herri baten erroak. ARKEOLOGI MUSEOKO GIDALIBURUAK 1 / ERAKUSKETA IRAUNKORRA. Bizkaiko Foru Aldundia, 3 or. ISBN 978-84-7752-480-9..
  3. Herri baten erroak. Arkeologi Museoa.

Kanpo estekak

  • Euskadiko museoak eta interpretazio zentroak. Open data. Euskadi. https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/euskadiko-museoak-eta-interpretazio-zentroak/Noiz kontsultatua: 2020-07-11
  • Arkeologi museoa. Web-gune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16335759
  • Commonscat Multimedia: Archaeological Museum (Bilbao) / Q16335759

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 151344605
  • Wd Datuak: Q16335759
  • Commonscat Multimedia: Archaeological Museum (Bilbao) / Q16335759


Bilbo Bilboko museoak Bilbo

Arte Ederren MuseoaAste Santuko Irudien MuseoaAthletic Club MuseoaBerreginen MuseoaBilboko itsasadarra Itsas Museoa • Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa
Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira MuseoaEuskararen EtxeaEusko Abertzaletasunaren MuseoaGuggenheim Bilbao Museoa • Zezenketa Museoa

  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Bilbo
Alde Zaharra
Eraikin eta leku nabarmenak
Abiazio eta merkataritza eraikina · Aginaga etxebizitzak · Albia dorrea · Arrospide etxea · Artklass eraikina · Aznar eraikina · Babcock & Wilcox bulegoak · Bailengo etxe orratza · Bami eraikina · Basurtuko Unibertsitate Ospitalea · BBK eraikina (On Diego Lopez Haroko kale nagusia) · BBK eraikina (Plaza Biribila) · BBVA dorrea · BBVA eraikina (Bilbo) · Behinolako aduanaren eraikina · Begoñako basilika · Bilboko Burtsa · Bilboko Merkataritza Ganbera · Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia · Bizkaia Plaza eraikina · Café Iruña · Carlton hotela · Campos Eliseos antzokia · Coliseo Albia · Deustuko zubia · Diputazio kaleko eraikina · Elkano kaleko eraikina · Ercilla hotela · Erripa kaleko eraikina · Erruki etxea · Ertzilla kaleko eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina · Estraunza etxebizitzak · Etxargi eraikina · Etxetxuko dorreak · Etxezuri dorreak · Euskalduna jauregia · Euskalduna zubia · Frank Gehry zubia · Ferrater etxebizitzak · Gardoki kaleko eraikina · Garellano dorreak · Gran Hotel Domine Bilbao · Granada bulegoak · Guridi eraikina · Hesperia Bilbao hotela · Hesperia Zubialde hotela · Hotel Meliá Bilbao · Husa Jardines Albia hotela · Ibaigane jauregia · Iberdrola dorrea · Idom · Indautxu garajea · Isozaki Atea · Jesusen Bihotza eliza · Jesusen Bihotzaren monumentua · Justizia Jauregia · Karmengo Gure Amaren eliza · Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak · La Aurora eraikina · La Equitativaren egoitza · Lantik eraikina · Larrako dorretxea · Larreagaburu zubia · Leizaola lehendakariaren kaleko etxebizitzak · Lezama-Leguizamon etxea · López de Haro hotela · Miró Bilbao hotela · Molinos Vascos · Montero etxea · Mutua Universal eraikina · Olabarri jauregia · Osakidetzaren egoitza · Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia · Parkeder eraikina · Pedro Arrupe zubia · Posta Bulego Nagusia · Ramon de la Sotaren etxeak · Sabin Etxea · Salbeko zubia · San Bizente eliza · San Frantzisko Asiskoaren eliza · San Jose Mendikoaren eliza · San Luis Beltran eliza · San Pedro eliza · Santander Bankuaren eraikina · Seberetxe · Silken Indautxu hotela · Sociedad Bilbaínaren egoitza · Sota-Aznar bulegoak · Teofilo Guiard kaleko etxebizitzak · Tigrearen eraikina · Txabarri jauregia · Udaletxeko zubia · Urazurrutiako sehaska-etxea · Uribitarteko erranpletako etxea · Urizar dorretxea · Vista Alegre zezen plaza · Zabalburu plazako eraikina · Zabalburuko dorreak · Zorrotzako eliza · Zubiarte · Zubizuri
Plazak
Albia lorategia · Arrikibar plaza · Bizkaia plaza · Campuzano plaza · Done Jakue plaza · Ernesto Erkoreka plaza · Euskadi plaza · Gasaren plaza · Jado plaza · Jesusen Bihotzaren plaza · Miguel Unamuno plaza · Moyua plaza · Pedro Egillor plaza · Plaza Barria · Plaza Biribila · Venezuela plaza · Zabalburu plaza · Zabalgune plaza
Kaleak
Abandoibarra etorbidea · Agirre lehendakariaren etorbidea · Areatzako kaia · Artekale · Astarloa kalea · Atxuri kalea · Autonomia kalea · Barrenkale · Campo de Volantín pasealekua · Concha Jenerala kalea · Diputazio kalea · Eduardo Victoria de Lecea pasealekua · Elkano kalea · Errekalde zumarkalea · Erronda · Ertzilla kalea · Evaristo Txurruka kaia · Iparragirre kalea · Juan de Garay kalea · Kolon Larreategi kalea · Hurtado Amezaga kalea · Ledesma kalea · Leizaola lehendakariaren kalea · Martzana kaia · Mazarredo zumarkalea · On Diego Lopez Haroko kale nagusia · Poza Lizentziatuaren kalea · Ramon Rubial kalea · Sabino Arana etorbidea · Unibertsitateen etorbidea · Uribitarteko kaia · Urkixo zumarkalea · Zabalbide
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Azkuna Zentroa · Bidarte jauregia · Bidebarrietako Udal Liburutegia · Bilboko Arte Ederren Museoa · Bilboko Berreginen Museoa · Bilboko Elkarte Filarmonikoa · Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa · Bilboko Udal Liburutegiak · Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa · Bizkaiko Foru Liburutegia · Deustuko Unibertsitatea · Deustuko Unibertsitateko liburutegia · Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa · Emilio Campuzano institutua · Euskadiko Artxibo Nazionala · Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa · Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa · Euskaltzaindia · Euskararen Etxea · Eusko Abertzaletasunaren Museoa · García Rivero Maisua ikastetxea · Guggenheim Bilbao Museoa · Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa · Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea · Kafe Antzokia · Kirikiño ikastola · Leioa-Erandioko campusa · Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola · Mediateka (Bilboko Alondegia) · Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa · Miguel de Unamuno BHI · Sociedad Bilbaina · Yohn jauregia
Monumentuak
Ama · Areatzako kioskoa · Arriagaren monumentua · Farolen basoa · Jesusen Bihotza · Melpomene · On Diego Lopez Harokoaren monumentua · Puppy
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Bilbao Arena · Bizkaia frontoia · Fango kiroldegia · La Casilla
Lezamako kirol-instalakunzak · San Mames
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Donibane Garaziko leku interesgarriak
Donostiako leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak